Greba mugagabea hasi dute Odi-bakar enpresan

IURRETA. Joan den astelehenetik, greba mugagabean daude Iurretako Odi-bakar enpresako beharginak. Langile batzordeak zenbait eskari zuzen egin ditu: besteak beste, akordio bidez lan erreformak enpresaburuei eman dieten nagusitasuna orekatzea, soldata jaitsiera eta lan orduen luzapena mugatzea eta horretarako akordioa behar izatea eta hitzarmenak mugarik ez izatea.