Ardo berdea da herriko edaririk ospetsuena

Villaverde Turtziozko edaririk ospetsuena ardo berdea da. Beste eremu batzuetan ere ekoizten dute. Txakolin argia da, garratz ukitu batekin. Eguzkiak gutxi jo eta hezetasun handia egon arren, Erdi Arotik mahastiak landatzeko ohitura dute. Gaur egun, hala ere, gutxi batzuk eusten diote edari hori ekoizteari.