BASERRITARRAK, SOROSPEN ESKE

Esnea ekoizten duten baserritarrak oso kezkatuta daude sektorearen egoeragatik. Kezka horren adierazgarri, ehunka baserritarrek manifestazioa egin zuten gaur zortzi Bilbon. SOS Baserriak eta Esnea gure jornala da zioten haien pankartek, eta lelo horiek berak aldarrikatu zituzten ibilbide osoan. Salatu zuten esne litro bakoitzeko jasotzen dutena ez dela duela 30 urte jasotzen zutena baino gehiago, eta pentsuen igoera ere gaitzetsi zuten. EHNE Bizkaiak deitu zuen protestara.