“BERE UDAL GORENTASUNARENTZAT”

Bilboko Konpartsek Iñaki Azkuna alkatea “bere udal gorentasun” izendatzea erabaki dute, eta munduko alkaterik onenaren saria merezi duela iruditzen zaie. Horregatik, urrezko zaldizko estatua eraiki nahi diote, udaletxe ondoko plazan. Ironiaz betetako mezu horrekin, bihar Konpartsero Eguna ospatzeko deia egin dute. 12:00etan umeentzako tailerrak, txistorra eta piper banaketa eta pintxo lehiaketaren hasiera izango dira, 14:30ean herri bazkaria, eta 17:00etan, erromeria.