SOLDATARI EUSTEKO BORROKAN

BECeko langileak aspaldian ari dira euren lan baldintzen inguruan protestan, iruditzen zaielako euren baldintzak okertuz konpondu gura dutela erakustazokak duen zorra. Joan den domekan berriz atera ziren kalera, EAJk Espainiako Gorteek onartutako lan erreforma erabili duela salatzeko. Langileek soldata murrizketari ezetz esan ostean, BECeko zuzendaritzak Madrilera jo duela ohartarazi dute, lan hitzarmenetarako kontseiluak murrizketa derrigorrean ezar dezan.