PAZIENTE GORRAK ULERTZEKO, KEINUAK

Entzun eta hitz egin ezin dezaketen pazienteekin ulertu ahal izateko asmoz, Bizkaiko Erizainen Eskolak keinu hizkuntza irakasteko ikastaroa antolatu du. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 49.000 pertsona baino gehiago daude gortasun maila eta mota desberdinekin, Maria Jose Garcia Etxaniz eskolako presidenteak azaldu duenez. “Ahalik eta arreta onena izateko eskubidea dute, eta, horretarako, komunikazioa oinarrizko elementua da”, esan du.