AUZOAREN ARDATZ IZANGO DA ELIZA

Mario Izeta gotzainak eta Eneko Arruebarrena Leioako alkateak (EAJ) Basaez auzoan eraikiko den San Bartolome elizako lehen harria jarri zuten gaur zortzi. Laster, babes ofizialeko 200 etxebizitza eraikiko dituzte inguruan, eta, alkatearen esanetan, eliza berri hori “herritarren bateragune izango da”. Auzo berri horretako urbanizazio lanen ardatz izango da tenplua. 1,5 milioi euroko aurrekontua du, eta elizbarrutiak berak ordainduko du. Lursaila, berriz, udalarena da.