HONDARTZETAKO SOROSLE ONENEN BILA

Udara begira, Bizkaiko hondartzetan sorospen lanak egiteko hautaprobak egin zituzten joan den asteburuan. Plentzia eta Gorlizko hondartzetan egin ziren probak. 300 hautagai baino gehiago sartu ziren uretan, ahalik eta ondoena egiteko helburuarekin. Irudian ikusten den bezala, hasteko 800 metroko lasterketa egin zuten, hondartzan. Ondoren, 600 metro egin zituzten igerian. Bukatzeko, pertsona bat eraman behar izan zuten 50 metro.