Ezkerraldeko eragileen protesta Portugaleten

Hainbat eragilek eta Ezkerraldeko langabeen batzarrek deituta, eskualdean krisiak izan duen eragin “dramatikoa” salatzeko mobilizazioa egin zuten asteartean hamarnaka lagunek Gizarte Segurantzaren Portugaleteko bulegoaren parean, greba orokorra prestatzeko mobilizazio dinamika baten barnean.