Idiazabalgo gaztak 25 urte bete ditu aurten

Idiazabalgo gaztak zilarrezko ezteiak beteko ditu aurten. Data esanguratsua denez, hainbat ospakizunetako urtea izango da elkartearentzat. Nagusia joan den astean egin zuten Madrilgo Gourmets aretoan. Gaztari izena Idiazabal herritik datorkio (Gipuzkoa), Euskal Herrian eskuz egindako gazta gehien ekoizten den ingurua Goierriko eskualdea delako.

Elkartea Euskal Herriko bi ardi mota nagusiak babesteko sortu zen: Karrantzako ardia eta ardi latxa. Baita bertako gaztaren bereizgarria izateko ere, kanpokoengandik bereizteko. Xede horiekin, bezeroari ahalbidetuko zaio lurraldean bertan ekoitzitako jatorrizko zein kalitatezko gazta erostea.

Egun, Idiazabalgo sor-markaren parte dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 500 bat artzain eta 100 gaztandegi. Euskal Herrian gaztaren ohitura belaunaldiz belaunaldi gorde eta artzain gazteagoei erakutsi zaie. Hemendik kanpo ezaguna izateko arrazoia, berriz, Gernikako, Ordiziako eta San Tomas (Bilbo eta Donostia) azoken bidez lortutako oihartzuna da.