PPk gotorlekuak babestea proposatu dio aldundiari

Joan den ostiralean, Bizkaiko Batzar Nagusietan PPko bozeramaile Arturo Aldekoak Bizkaiko Foru Aldundiari proposatu zion XVI. eta XVIII. mendeak bitartean Bizkaiko kostaldean sortutako defentsa bateriak eta gotorlekuak babestea. Batzar Nagusiek onartu ostean, bere gain hartu du lan hori aldundiak.