Mendebaldeko euskalkia edo bizkaiera non erabiltzen da?

Mendebaldeko euskalkiari bizkaiera deitzen zaio, Bizkaiko berezko euskara delako. Hala ere, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio herrietan ere erabiltzen da. Bi azpieuskalki ditu: sortaldekoa eta sartaldekoa. Tarteko hizkera dute Busturialdean eta Otxandion.