Egungo argitalpen gehienak, Labayruk eta Ibaizabalek

Gaur egun bizkaieraz gehienbat Labayruren inguruan argitaratzen da. 1977an sortu zen, Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren aginduz, euskara eta euskal kultura ikertzeko, ezagutarazteko eta bultzatzeko helburuagaz. Lan klasikoak berreskuratu eta argitaratzeaz gain, sormen lan berriak ere kaleratzen dituzte. Eta horretaz gain, Idatz & Mintz aldizkarian ere badu lekua bizkaieraz idatzitako literaturak.

Horretaz gain, Ibaizabal argitaletxeak ere bizkaierazko argitalpenak merkaturatzen ditu, euskara batuaz idatzitakoekin batera. Bereziki, haur eta gazte literatura sailean argitaratzen du bizkaieraz. Euskarazaleak elkarteak ere egin du bizkaieraren alde.