1.000 milioi euro batzar eta kongresuei esker

BILBO. 2007 eta 2011 artean Bilbon 5.168 kongresu, batzar, jardunaldi eta pizgarrietako bidaia egin dira, eta horietan 884.069 pertsona izan dira. Udalaren datuen arabera, pertsona horiek guztiak hirian 1.047 milioi euro gastatu dituzte. Krisi ekonomikoa bizi dugun arren, Bilbo batzarretarako hiri gisa finkatu dela deritzo udalak.