Zierbena farmazia barik gera daiteke martxotik aurrera

Zierbenako herritarrak farmazia zerbitzurik gabe gera daitezke datorren martxotik aurrera. Izan ere, gaur egun Bilboko Elizbarrutiarena den lokal batean dago herriko farmazia. Gotzaitegiak, baina, alokairu kontratua bukatutzat eman duela jakinarazi dio botikariari. Baina lehenago farmaziaren ardura zuen botikariari. Izan ere, elizbarrutiarekin akordioa zuenak beste botikari bati alokatu zion lokala.

Farmazialariak beste alokairu kontratu bat sinatzeko eskatu dio elizbarrutiari. Gotzaitegiaren arabera, baldintza berberetan kontratua urtebetez luzatzea eskaini diote, baina ez du onartu. Farmazia itxiz gero, Zierbenako bizilagunek Santurtzira edo Muskizera jo beharko dute botika bila.