Iaz jaiotako umeek 500 euro jasoko dituzte

ZAMUDIO. Zamudioko Udalak 500 euroko txiki-txekeak banatuko ditu iaz jaiotako edo iaz adoptatutako zamudioztarren artean. 5 eta 50 euro arteko txartelak jasoko dituzte umeen gurasoek, dirua balitz bezala. Herriko denda, taberna eta jatetxeetan ordaintzeko erabili ahal izango dituzte.