Hipotekak ordaintzeko diru laguntzak Barakaldon

Barakaldoko Udalak iragarri du hipotekak ordaintzeko diru laguntzak berriz ematen hasiko dela. Neurriak aurreikusten duenez, urtero 3.000 euro jasoko dituzte, gehienez, hipoteka ordaintzeko zailtasunak dituzten banakoek edo familiek, ondorengo baldintzaren bat betetzen badute: adingaberen bat etxean bizitzea, kaltetuak etxea husteko deia egin diotela frogatzea edo alarguntasun pentsioa jasotzea. Berri Otxoak plataformak, ordea, salatu du Barakaldoko Udalaren portaera. “Baliabide eskasak dituzten herritarrek etxebizitza bat lortzeko jarritako gizarte laguntzak murriztu ditu”. 2011n, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen hipotekak ordaintzeko laguntzak.