Bilbon, auzoaren berezko nortasuna aldarrikatzen

Bilbon, euskarazko tokiko bi aldizkari dituzte: Berton eta Prest!. Biek ala biek euskaraz dagokien auzoko gertaeren eta istorioen berri ematen dute, hiriko handitasunean gal ez daitezen. 1998. urtean sortu zen Berton hilabetekaria, Begoñako elizatea izandako lurretan, hain zuzen ere. Otsailean kaleratu zuten aurreneko zenbakia. Gaur egungo Uribarri, Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoaga ditu bere inguru naturala. Asapala kultur elkarteak argitaratzen du, eta bi mila etxetara iristen da.

Prest! hilabetekaria Berbaizu elkarteak argitaratzen du. 2001. urteko martxotik dago kalean, San Jose jaien bezperetatik. Deustuan banatzen dute. Bi hedabideok Topaguneko kide dira.