Aldundiarekin harremanetan eskaeren berri emateko

Enkarterrialde bulegoa harremanetan dago Bizkaiko Foru Aldundiko garraio publikoko arduradunekin, egin dituzten azterketen berri emateko. Monica Alonsok azaldu duenez, ondorioak eta herritarren proposamenak ere helarazi dizkiete, eta “esfortzuak zerbaiterako balio izatea” espero duela esan du.