Udazkenean irekiko dute erresoluzio handiko zentroa

GERNIKA-LUMO. Osasun Sailak 2012ko azken hiruhilekoan zabaldu gura du Gernika-Lumoko erresoluzio handiko zentroa. Arduradunek iragarri dute lanak amaituta daudela eta barruko ekipamendua baino ez dela falta. Bermeotik Ondarroarainoko eremua hartuta, 60.000 biztanleri emango die zerbitzua zentro berriak. Oherik ez du izango, hasieran jartzeko asmoa zuten arren.