Rap musika, umorea eta grafitiak, elkarbizitza lantzeko

Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udalek Nola egin aurre gatazkei? egitasmoa abian jarri dute, Txorierriko mankomunitatearen bitartez. Helburua da 12 eta 18 urte arteko gazteak elkarbizitzaren alorrean heztea. Horretarako, umorea, rap musika eta grafitiak erabiliko dituzte.

Besteak beste, ulertarazten saiatuko dira indarkeria erabiltzea ez dela beharrezkoa gatazkak konpontzeko. Gatazketan errudunik ez dagoela ere azalduko diete, “pertsonen arteko behar eta interes desberdinak baizik”. Gatazka batean beste pertsonaren lekuan jartzeko gai bihurtu gura dituzte. Txorierriko bostehun gaztek parte hartuko dute.