Udalari San Tomas azoka kudeatzeko eskatu diote

BILBO. Bilduk San Tomas eguneko azoka zuzenean berak kudeatzeko eskatu dio Bilboko Udalari. Orain arte, BBK-k antolatzen zuen. Koalizioaren udal taldeak salatu duenez, aurrezki kutxako gizarte ekintzaren saila arduratzen da salpostuak adjudikatzeaz, eta azokan parte hartu ahal izateko, kutxan kontu korrontea izatea eskatzen du baldintza gisa.