Bizikletak alokatzeko doako zerbitzua jarri dute

OROZKO. Doako bizikleta alokairua jarri dute martxan Orozkon. Eguenetik domekara egongo dira eskura, 10:00etatik 14:00etara. Zapatuz, 17:00etatik 19:00etara ere bai. Museoan daude eskuragarri, eta erabiltzeko badaezpada bost euroko fidantza ordaindu beharko da.