Bat egin ostean ere %30 mantenduko da

Kutxa Bank lanean hasi ostean ere, gizarte ekintza kutxa bakoitzak kudeatuko du, bere lurraldean. Irabazien %30 bideratzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako, kutxa bakoitzaren portzentajea hartuko da kontuan. Esaterako, irabazien %57 zenbat den ikusiko da, eta horretatik %30 erabiliko du BBK-k.