DURANGO. Erralde hiltegiaren inguruan bizi diren bizilagunen plataformak, Herriak, protesta egin du hiltegiaren aldeko eragileek komunikabideetara jo dutelako, auzotarrekin hitz egin aurretik. EHNEk, harakinek eta abeltzainek hiltegia ez ixteko eskatzea ulertzen dute. Hala, gogorren Bilduren aurka hitz egin dute, “alderdi politikoa den heinean herritarrei ere entzun behar dielako”.