EKONOMIA. Ongizate estatuari buruzko gogoeta eskatu du Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak. “Sasoi zaila da hau, eta guztiok egin beharko diogu aurre, guztiok: pentsiodunetatik hasi eta funtzionario eta kargu publikoetaraino”, esan du. Zalantzan jarri du diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek eta langileek berdin kobratu beharra ere.