100.000 »

Nekazaritza bulegoek 2011n bideratu zituzten kontsultak. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak dituen zazpi nekazaritza bulegoek 100.000 kontsulta inguru bideratu zituzten iaz. Baserritarrek euren ustiategietatik gehiegi urrundu gabe egin ditzakete kontsultak.

Kexatu »

Kexatzeko motiboak edonon topatuko dituzun bezala, edonon agertuko zaizu gehiegi kexatzen zarela aurpegiratuko dizun norbait. Beren garaian soldadutza eginikoak gehienak, edo gerraostea bizitakoak bestela. Edozelan ere, jende trebea da euren sufrimend…

3.151 »

Iaz Bilbon salatu zituzten auto gidariak. Bilbon, abiadura baimendua gainditzea leporatuta, 3.151 auto gidari salatu zituen lehengo urtean Udaltzaingoak. Asteon hasi dute aurtengo kanpaina.

DRAGATZERIK EZ EGITEKO ESKEAN »

Abra Bizirik Getxoko plataformak Punta Lucero inguruan dragatzerik ez egiteko sinadura bilketa egin zuen joan den zapatuan Algortan (Getxo), Telletxen. Bilboko Portuko Agintaritzak 50 milioi metro kubo harea ateratzeko proiektua aurreikusita duela eta…

LARRIALDIETARAKO TRESNA BERRIAK »

Suhiltzaileek Bilboko Deustua, San Ignazio, Uribarri eta Abando auzoetan gerta daitezkeen larrialdiei aurre egiteko orain arte baino denbora gutxiago hartzea helburu duen parke berria inauguratu dute Deustun. Parkea egiteko lanek 1,3 milioi euro balio izan dute. Urteko 365 egunetako 24 orduetan izan daitezkeen larrialdiei erantzuteko beharrezko baliabide guztiak dituela jakinarazi dute. Joan den astelehenean inauguratu zuen Iñaki Azkuna alkateak.

Asmakizuna »

Inauterietako mozorroa eranztean ohartu zara zimur berri bat agertu zaizula bekokian. Noiz gertatu da, ordea? Zirrikituetan sartuta geratu den pinturari bota diozu errua, lehen ere marratxoa, bai, hantxe zegoelako baina orain, barruan itsatsita geratu…

P.A.A. »

Egundoko hotza egiten du. Nahikoa meritu dute harmailetan bildutako zaleek. Eskerrak bufanda eta txanoei; eskerrak Asturiasko sagardo gozoari ere, bestela ez dago hotz hau jasango duen amaren semerik (esan beharrik ez dago, futbola gizonen kontua baita, amaren alabak —eta amak eurak ere— etxean geratu direla). Hasieran, giroa bezain hotz egon dira zaleak ere, baina oihuka hasi, eta apurka-apurka epelduz joan dira: taldearen aldeko oihuak izan dira hasieran, arerioaren aurkakoak gero, eta ez dira falta izan kontrako taldeko jokalari beltz bati egindako tximino zaratak eta epailearen amari buruzko iruzkinak ere, zer gutxiago eskatuko diogu gizonen arteko liturgia honi.

Gero, jokalariak zelaira irten dira banan-banan, eta batzuek, belarra eskuin eskuarekin ukitu ostean, gurutzearen keinua egin dute bi-hiru aldiz, eta lepotik zintzilik zeramaten santutxoa musukatu dute gutxi batzuek, eta denek eskuineko hankarekin zapaldu dute zelaia aurrenekoz, eta batek erritual harrigarri baina disimulatu bat egin du superstizioak baretzeko, eta gero, epaileak partida hastera zihoala adierazi arte, saltoka hasi dira denak, hogeita biak, Carlos Tartiere futbol zelaiko hotz izugarria uxatu nahian. Kapitainek banderatxoak trukatu dituzte, eskua eman diote elkarri, txanponak erabaki du nork jarriko zuen baloia mugimenduan. Eta hasi da ikuskizuna.

Minutuek aurrera egin dute. Atsedenaldia ere heldu da. Huts eta huts markagailuan, baina balantza edonorantz makurtu daiteke. Laster amaituko da dena. Eta atezainak ateratako baloi luzea hegaleko jokalari batek hartu du. Aurrera egin du, metro batzuk; gero, albora begiratu eta baloia erdialderantz jaurti du. Joko nahasia zelai erdian. Burukada batzuk, ostiko bat baloiari, eta etxeko taldeko jokalari batek hartu du esferikoa. Ederra du planta, aldizkarietako modeloa ere izan zitekeen. Aurrera egin du baloiarekin, eta harmailak berotzen hasi dira, zaleen burrundara ozentzen hasi da une batetik bestera. Erdilariak desordenatuta dauzka ileak, bizarra egin gabea, dena ondo estudiatua. Area ertzera hurbildu da, driblatu du kontrarioa, ezinezkoa zirudiena egin du: bultzadatxo bat baloiari, gola, harmailek eztanda egin dute. Minutu gutxi falta dira partida amaitzeko, Oviedok irabaziko du gaur ere. Piii-piii-piiiiii.

Munduak beste kolore bat du orain. Hotza ere joan zaigu kolpetik. Oe, oe, oe. Ze ona den, sekulako jokalaria, denok maite dugu hainbeste. Bost emakumeri egin zien eraso 2006an eta 2007an, horietatik hiruri gau berean, denak Gernikan. Bizia da, badaki ondo kokatzen zelaian, ze ona, ze ona den. Hiru urte baino gehiagoko kartzela zigorra jarri zion epaileak, baina Espainiako Gobernuak indultatu egin du, ahaztu ditzagun kontu horiek (futbolaz ari gara, ez kontu pertsonalez). Sekulako futbolaria da. Erasora jokatzen du beti. Sekulako erasotzailea da. Erasotzaile petoa. Paul Abasolo Amantegi, ze ona den, joder.

196 »

Bilbon iaz hilean artaturiko etxe bakoen batez bestekoa. Gurutze Gorriak, batez beste, 196 etxerik bakori eman zien arreta Bilbon 2011n hilean. Aurten, urtarrilean, 142ri.

%4,1 »

Hiri hondakinen murrizketa Bizkaian. 2.000 herritar gehiago dauden arren, 2010ean baino 25.000 hiri hondakin tona gutxiago bildu ziren Bizkaian iaz: 588.804 tona. Alegia, %4,1 egin du behera. Hala, 1996an zuen mailara itzuli da herrialdea. Gainera, zaborraren %71 aprobetxatu egin da.

ASPALDIKO ZORRA KITATZEKO ASMOZ »

“Haren obraren eta izenaren aitortza egin gabe zegoen, eta honi esker zor bat kitatu dugula esango nuke”. Hitz horiekin aurkeztu du Javier Viar Bilboko Arte Eder museoaren zuzendariak Anselmo Guinearen (Bilbo, 1855-1906) lanekin osatutako erakusketa m…