Errinozero zuria »

Nerea Ibarzabal

Garai batean, euskaraz hitz egiteaz lotsatuta, hala moduzko gazteleraz bizitzea erabaki eta euskara galdu zuen belaunaldi haren konplexu guztiak gure zainetako alegiazko Rh mutantean daramatzagu oraindik. Senti ditzaket.

Ametsak »

Igor Elordui Etxebarria

Ametsak dira, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera: lotan, irudimenak sortzen dituen gertaerak edo irudiak. Urte asko dira gauean, lotan, ditudan ametsak gogoratzen ez ditudala. Tarteka-marteka baten batekin akordatzen naiz; guztiz esnatu aurreko loaldiaren hondarretan egiten diren horietakoren batekin. Baina gomutan dauzkat, batez ere, umezaroko hiru, errepikariak zirelako eta bat-batean arnasestuka esnatzeraino estura eragiten zidatelako.

Entrenamendua »

Nerea Ibarzabal

Argi daukat noizbait umerik izatekotan aisialdirako zeregin serioak bilatu behar ditudala aurretik”. Hori edo antzerako zerbait —hitz zehatzak ez baititut oroitzen ajearen ondorioz, nire aisialdia oraindik serioa ez den seinale— esan zigun lagun batek Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa ikustetik bueltan.

2.700 karaktere »

Igor Elordui Etxebarria
Zeri buruz idatzi erabakitzea izaten da hamabostean behineko kezkatako bat. Luze egiten dira 2.700 karaktere zeri buruz idatzi ez dakizunean. Ostera, sarritan, labur geratzen dira gauza bati buruz horrenbeste esateko daukazula i…

Kaka »

Nerea Ibarzabal

Mundua ezaugarri askoren arabera banatu daiteke bitan, baina oinarrizkoenari erreparatuko diot; nire ustez, multzo batean daude kaka edonon eta edonoiz egiteko gaitasuna dutenak, eta bestean, bakarrik, atea itxita eta denboraz egin behar dutenak, diskretuki.

Eurokorrika »

Igor Elordui Etxebarria
Oharkabean pasatu da, kasik. Iragan asteburuan, Bretainiako Quimper herrian (bretoieraz, Kemper), Hizkuntzen Aldeko Lasterketen Europako Sarea osatu da. Eurokorrika ipini diote izena.

Gogoangarria »

Nerea Ibarzabal
Urduri jartzen naute Black Mirror serieko kapituluek, berez etorkizun teknologiko hipotetiko batean kokatuta daudela suposatzen den arren, ezin dudalako ziur esan etorkizun hori hogei urte barrukoa ote den, edo pare bat hilabete barru e…

Zahar hitzak, zuhur hitzak »

Igor Elordui Etxebarria

Non erromeri, han Santa Mari. Bihar izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren 25. urteurrena. Hogeita bost edizio, jada, 90eko hamarkadan Lauaxeta AEK euskaltegiko bi irakaslek sortu zutenetik. Hasierako asmoa euskaltegiko ikasleekin joko bat egitea bazen ere, gaur egun Sopela osora zabaltzen da: bertsoak, euskara, kalea, musika, bazkaria, sariak, jai-giro itzela eta, nola ez, atsotitzak. Ahal izatera, bihar Sopelara joateko gonbidapena egiten dizuet. Jakinek ez deko kalterik.

Karnizeria »

Nerea Ibarzabal
Teoriek eta diskurtsoek tarte bat behar dute poroetan barrena sartzeko. Bizitza oso bat batzuetan. Ez da aski larruazalean behin eta berriro zabaltzea, barrura sartzeko denbora bat eman ezean. Dena ulertu eta barneratu duzula uste duzun…

Musua »

Igor Elordui Etxebarria
Musuz bete zaizkit Facebook, Twitter, WhatsApp… Arrazoia? Nonbait, Musuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Bai, bai, hala da; ez dut asmatu. Ez da nazioarteko egun ofizial bat, Nazio Batuen Erakundeak ematen dituen horietako bat e…