“Sindikatuen arteko elkarlana funtsezkoa da hitzarmenerako” »

Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenerako negoziazio lanetan dabiltza Bizkaiko sindikatuak eta patronala, 2003koa baitago indarrean. Sei batzar eginak dituzte jada, baina ez dira ados jarri. - Irakurri gehiago...

“Mugagabeko itxialdian gaude asteazken gauaz geroztik” »

Eraikin berri batera lekuz aldatu nahi ditu udalak; adinekoentzat ez dela egokia dio Martinek. Egun duten espazioak eta erosotasunak sortutako giro ona galduko luketela sinetsita dago. - Irakurri gehiago...

“Esklabo bihurtzen duzu zeure burua” »

Glovo bezalako banaketa enpresak ikaragarri hazi dira azkenaldian. Bertan lan egiten duten banatzaileek, ordea, inoiz ikusi gabeko lan baldintzak dituzte; autonomo faltsuak dira. - Irakurri gehiago...

“Etapa bat irabaztea baino askoz gehiago da txirrindularitza” »

Italiako Giroa gaur bertan abiatuko da, Jerusalemdik, eta Pello Bilbao gernikarrak, Alpeetako Itzulian berriki lortutako garaipenaren ostean, indartsu ekingo dio hiru asteko probari. Bigarrenez ariko da Giroan. - Irakurri gehiago...

“Kirolean dena ez da dirua, baina hori gabe ezin daiteke irabazi” »

Bilboko gurpil gaineko saskibaloi taldea sasoi ezin hobean dago. Asteburuan Europako talde onenen aurka neurtuko dira, eta klubeko lehen titulua lortzeko aukera asko dituztela uste du Garciak. - Irakurri gehiago...

“Proiektua egiaztatu ondoren, gauzatzea gustatuko litzaiguke” »

Life Vertalim proiektuaren helburua da kontserba enpresen isurketek eragiten duten arazoa konpontzea, hondakin urak hiri saneamenduko sarean bilduz; egiaztatze prozesuan dago orain proiektua. - Irakurri gehiago...

“Patakon eta Tretatxu, biak bihurtu ziren baserritarren heroi” »

Euskal Herriko imajinarioan bada ezaguna den lapur maitatu bat: Patakon. Izan ziren gehiago. Ikerketa luze baten ondoren, haietako baten historia bildu du Ortegak: Larrauriko Tretatxu bidelapurrarena. - Irakurri gehiago...

“Beti galdetzen digute irainei buruz, ez beste gauza batzuei buruz” »

Emakume epaile izatearen normaltasuna ikusarazi nahi du Iragartze Fernandezek. Eta salatu du komunikabideek, emakumeen merituen berri eman ordez, irainak gertatu direnean soilik egiten dietela kasu. - Irakurri gehiago...

“Jangelen egoera aldatzeko ausardia behar du Jaurlaritzak” »

Eskola jangela osasuntsua, gertukoa eta hezitzaileagoa: hori lortu nahi dute egitasmo horretan baturiko hogei bat eragileek. Jaurlaritzara jo du, harena baita eskumen hori, eta urratsak egingo dituztela espero du. - Irakurri gehiago...

“Ezarri nahi duten eredua ez da bezeroek eskatzen dutena” »

Ordutegia ez liberalizatzeko saltoki txikien jabeek, langileek, sindikatuek eta bezeroek lortutako adostasuna erakunde publikoek eta saltoki handiek «higatu» egin nahi dutela uste du Fernandezek. - Irakurri gehiago...