“Errazagoa da hegan egitea, Bilbora trenez joatea baino” »

Iktus bat pairatu zuenetik, eskuter batean ibiltzen da Goikoetxea. Urduñatik Bilbora joaten da Errehabilitazioa egitera, baina ezin da bere kabuz joan, trena ez duelako egokitua. Ultrarin batean salatu du egoera. - Irakurri gehiago...

“Suizidioa nabarmen areagotu da emakume gazteen artean” »

Suizidioari buruz ez da naturaltasunez hitz egiten; oraindik tabua dela dio Garciak, eta horrek ez duela egoera gainditzen laguntzen. Gizartea heztearen garrantziaz ohartarazi du. - Irakurri gehiago...

“Aurten Liga irabazten duen traineruak merezia izango du” »

Kontxa irabazita, San Miguel Liga ere eskuratu nahi du Zabalak. Biharko Bermeoko estropada erabakigarria izan daitekeela uste du. Hondarribiak egindako «mina» ez du ahaztuko, eta ez dio barkatzen. - Irakurri gehiago...

“Nagusien zaintzaren kalitatea lotuta dago gure lan baldintzekin” »

Adinekoen egoitzetako langileak ezinean dabiltza, Costaren hitzetan. Oso egoera prekarioan, etengabe gaixotzeraino. Nagusien zaintzaren garrantziaz ohartzeko beharra plazaratu du: «Denoi iritsiko zaigu». - Irakurri gehiago...

“Pertsona suntsitzeko tortura zuria da Zulueta jasaten ari dena” »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Ezagutzen dutenek badakite emakume gogorra dela Arantza Zulueta abokatua. Egoera gogor asko bizitakoa, eta pertsonalki indartsua. Baina kezkatuta daude. Cadizko Puerto III espetxean jasaten ari denak edozein pertsona suntsi…

“Lur emankorrak izatea bermatzeko modua da nekazaritza ekologikoa” »

Hurrengo belaunaldiek elikagaiak ekoizteko lur emankorrak izango dituztela bermatzeko modu bakarra nekazaritza ekologikoa delakoan, kontzientzia pizteko erakusketa zabaldu du Zornotzan ENEEK-ek. - Irakurri gehiago...

“Portugalete eta Euskal Herria munduko mapan kokatzen ditu jaialdiak” »

Beste herrialde batzuetako kultura ezagutzeko aukera emateaz gain, bertakoak hobeto ezagutzeko ere baliagarria da jaialdia. Asteburuan hainbat herritara eramango dituzte dantza erakustaldi ikusgarriak. - Irakurri gehiago...

“Bost urteko kartzela zigorra eskatua didate langile protestengatik” »

Talleres Mecanicos Arakistain enpresan langileen ordezkari zela, langileek hilabeteak eman zituzten soldatarik jaso gabe. Grebara jo zuten. Protesta haiengatik epaituko dute Rodriguez. - Irakurri gehiago...

“Herri mugimendutik aldatu nahi dugu sistema, teknologia baliatuz” »

Hamar urte bete ditu Bermeoko ‘Hack.in#badakigu’ elkarteak. Gizarte eragiletzat hartzen du informatika, eta herri mugimendutik, eta software libreak baliatuz, sistemaren zirkuituak aldatzea posible dela sinesten du. - Irakurri gehiago...

“Mugetara joan, eta han salatuko dugu errefuxiatuen egoera” »

Tesalonikara doa Ovelleiro, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak sustatutako karabanan. Greziarrek antolatutako protesta gunera batuko dira han. Bidaian direnean hemen ere mobilizatzera deitu du. - Irakurri gehiago...