Enkarterriko txokoak ezagutzeko beta »

Bizkaiko Enkarterri eskualdeak paraje ezin hobea du oinez zein bizikletaz ibilalditxoak egiteko. Hori sustatzeko xedearekin, Enkarterri Triatloi taldeak blog bat sortu du, bertan euren ibilbide gogokoenak argitaratzeko asmoz. Iker Gallastegi Enkarterr…

Herritarrak ardatz »

Herriko Greba Batzordean emandako hasunarketaren ostean sortu zuten Leioako zenbait bizilagunek Leioan Bagabiz plataforma. “Mugimendu feministako kideak, gazte mugimendukoak, sindikalistak… Hainbat gizarte eragilek osatzen dute herri bilgunea, arlo …

Mankomunitatearentzako ekarpena behera Arratian »

IGORRE. Arratiako Udalen Mankomunitateak 2013ko aurrekontua onartu du: 4,4 milioi, iaz baino %5 gutxiago. Udalen ekarpenak behera egin du, Arantzazukoak izan ezik, han biztanleriak gora egin duelako. Halere, “txikia” da aldea. Josune Gorospe president…

Bizkaiko Robin Hood »

Galdakaon jaio zen (1796), baina Larrabetzun hazi zen Manuel Antonio Madariaga. Errementariak ziren etxekoak, baina alfabetatzeko aukera izan zuen umetan. Sei seme-alaba izan zituen.1820an, bidelapur talde bat osatu zuen familiako hainbat kiderekin ba…

40 LAPUR BOST ALFONBRAREN GAINEAN »

Alibaba eta 40 lapurrak antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, Berrizen. 18:00etan ekingo diote euskarazko antzezlanari. Borobil Teatroa konpainiako hiru aktore soilik taularatuko diren arren, hogei pertsonaia inguru antzeztuko dituzte. Eszenogra…

“Euskal kostaldea marka turistiko garrantzitsua da” »

Aurtengo azaroaren 20an hamar urte beteko ditu Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte, eta, horrez gain, astearteetan museoa doan bisitatzeko aukera egongo da urte osoan. “Izan ere, bisitariekin ospatu…

“Berrizko proiektua, lurrak eta hiltegiaren premia hor daude” »

Urtebete da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela. Urte gogorra izan da sozietate horretako presidente Mikel Ansotegirentzat. Gainera, Berrizen hiltegi berria eraikitzeko proiektua ere geldi dago, oraingoz. Une honetan, sozietatea likidatzeko prozesu…

15 »

Bilboko TAOn doan diren lehen minutuak. Aparkatzeko tarifa berriak indarrean sartu dira asteon Bilbon. Hilaren 1az geroztik, besteak beste, lehenengo hamabost minutuak doan dira. Txartela jarri egin behar dute, dena den, erabiltzaileek.

Zorroztarrie bloga martxan jarri dute Arratiako gazteek »

Arratia eskualdean eta inguruan egiten diren hitzaldi, batzar, jai eta ekitaldien berri emateko, Zorroztarrie bloga sortu dute Arratiako gazteek. “Arratiako gazteon artean komunikazio falta zegoela sumatu genuen”, azaldu du Irati Urien Zorroztarrieren sortzaile taldeko kideak. Hori izan zen bloga abian jartzeko arrazoi nagusia. Gazteen “pasibotasuna” ikusten zutenez, sarera saltoa eman eta eskualdeko gazteentzako komunikazio leiho bat sortzea erabaki zuten. Hartara, jendeak gehiago erabiliko lukeela eta erantzun ona izango zuela pentsatu zuten sortzaileek: “Denon artean gauzak sortzeko, gazteok inoiz baino batuago egon behar baitugu”.

“Zorroztarrie, Arratieko gazteon komunikaziño lastatie” irakur daiteke blogean sartzean. Antzinako erremintak zorrozteko erabiltzen zen harria da zorroztarria, zorroztarrie Arratiako euskalkian esanda. Lastatie-k, berriz, txoko edo leiho esanahia du, lastoa uzten zen lekua, “kortaren modukoa”. “Guk ez ditugu berba horiek erabiltzen”, argitu du Urienek. “Zorroztarria lastategian egoten zen, eta hitz polita iruditzen zaigu. Ez da helburu handietako bat, baina blogean erabiliko ditugun hitz batzuk ahaztuta dauzkagu edo ez ditugu erabiltzen, eta hor daudela jakiteko ere balioko du, neurri batean”.

Kontrainformazioa landuko dute eskualdeko gazteek Zorroztarrien. “Oraingoz, bi lagun baino ez gabiltza idazten, baina ikusten dugunean erantzun ona dagoela eta jendeak parte hartzeko gogoa duela, arazo barik utziko genioke nahi duenari blogean sortzen”. Aukera hori aurrerago aztertuko dutela jakinarazi du Urienek.

Bloga hainbat ataletan dago banatuta. Zorroztarrien sartu, eta Hasiera atalak ematen du ongietorria. Bertan, gaur-gaurko gaiak argitaratzen dituzte. Egutegia-k, berriz, datozen egun eta hiletan egongo diren ekitaldien berri ematen du. Gazte Zukgua prozesu eratzaileari buruzko atala ere badago; izan ere, Arratian ere taldea daukate. Bideoentzat eta argazkientzat ere txoko bat du blogak; apurka-apurka argitaratuz eta atal hori betez joango dira.

Azkenik, Ala porai! atala dago, nahi duenak bertan idatz dezan, Arratiakoa izan zein ez izan; proposamenak, komentarioak, blogaren ingurukoak zein beste edozein gairi buruzkoak idazteko modua izango du interesa duenak. Zorroztarrieko eskumako zutabean, gazteentzako webguneen loturak daude: Arratiako gaztetxeak, Gazte Danbada eta Topatu.info, besteak beste.

Bloga jendarteratuz

Ia hilabete darama martxan blogak. Baina Zorroztarrierekin hasi baino lehen, azaroan bloga sustatzeko bideo bat grabatu zuten eskualde osoko gazteek. “Pentsatu genuen bat-batean blogarekin hasiz gero jendea ez zela behar bezala enteratuko. Hartara, Zorroztarrieren berri emateko bideoa egin genuen, eta erantzun ona izan zuen zinez”, azaldu du Urienek. Gazteak kontatu du jendeari asko gustatu zitzaiola eta oraindik ere entzuten dela horren inguruko txantxaren bat. Bideoa sortu eta hilabetera jarri zuten bloga abian: “Askok galdetzen ziguten ea eginda al zegoen eta noizko egongo zen prest. Zorroztarrie ezagutzeko gogoa zuen jendeak”.

Erantzun ona espero dute sortzaileek. Hala ere, Urienek onartu du ez dela erraz izango: “Horrelako gauzetan, Arratian ez dago behar besteko mugimendurik. Horregatik, indar handia egin beharko zaio, bloga aurrera atera dadin. Seguru nago oraindik batzuek ez dakitela dagoenik ere, baina jendearentzat erabilgarri eginez, Zorroztarrie hedatzea lortuko dugu”.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

zorroztarrie.blogspot.com

Gabon giroa ez da eten »

Gabon giroaSanturtziGabon gaua, Olentzero eta Gabon zaharra igaro dira. Gabonetako giroak, ordea, ez du etenik hainbat eta hainbat herritan. Erregeak ere iristear dauden honetan, Santurtzin jarduera eta ekitaldi ugari dituzte oraindik, urtearen hasier…