Herriarena herriari itzuli »

Bizkaiko herri askotako ohitura bada ere, indarrik handiena Gernika-Lumon daukate marijesiek, Gabon egunaren bederatziurren moduan ospatzen baita herri horretan. Bada, Gabon aurreko bederatzi goizaldetan, kalez kale dabiltza zahar nahiz gazte, emakume nahiz gizon. Eguraldirik gordinenari ere aurre eginez, gernikarren loa eten eta gernikarren artean zirrara sortzen dute marijesiek.

Zaharra bezain maitatua da herrian ohitura, eta, horren jakitun, erakusketa paratu dute Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahalko du Gabonak aurreko gaueko errondetako bilduma hori ohitura preziatuari buruz gehiago jakin nahi duenak.

Marijesien ibilbidea eta historia laburbiltzen du erakusketak, marijesietako batek urteetan bildutako hainbat dokumenturen bitartez. Goizaldeko errondetako argazki zaharrak zein berriagoak, komunikabideetan argitaratutako albisteak eta erreportajeak, koplak, kartel zaharrak, liburuak, diskoak eta bakarlari ibili izan direnen eta ibiltzen direnen argazkiak batzen ditu laginak, “gehienbat 50eko eta 60ko hamarkadako dokumentuak”, Denis Azkarate bakarlariak azaldu duenez.

Bakarlariak

Aipamen berezia merezi du bakarlarien atalak, gehienak aski ezagunak dira-eta herrian: Jose Antonio Oar Basurto, Javier Obieta Santiago, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Luis Miguel Uriguen Enio, Denis Azkarate Eizagirre, Gerardo Candina Garcia, Juan Tomas Ortuzar Monasterio, Manuel Angel Udaondo, Jon Arana Pintxo, Damian Erdaide Lekerika, Fernando Astoreka Aranburu, Iñaki Olano Revuelta, Joan Aldamizetxebarria Garcia eta Iñaki Gonzalez Abadia. 60ko hamarkadatik gaurdainoko bakarlari guztiak argazki bidez ezagutzeko aukera ematen du kultur etxeko lehenengo solairuan jarritako bildumak. Horiek guztiak ez ezik, gerra aurreko eta osteko bakarlarien inguruko datuak ere batu dituzte.

Azkarateren hitzetan, marijesietako batek egindako lanaren emaitza da erakusketa. Marijesiak Lagunak elkarteak, berriz, bederatziurrenean abesten den errepertorioa osatzen dihardu azken urteetan, “ahapaldiak berreskuratzen eta digitalizatzen”. Urteetan atzera eginez, XIX. mendeko errepertorioa ere berreskuratzera iritsi dira Gernika-Lumoko marijesiak. “Herri bakoitzean doinu bat darabilte, baita errepertorio bat ere”, eta hori guztia ari da gaurkotzen Marijesiak Lagunak elkartea. Helburua, herriak emandakoa herriari bueltatzea ondoren.

Arana Martija eta Aurre Apraiz: bi ikuspuntu ezberdin »

Marijesi eta abenduen inguruan, Jose Antonio Arana Martija zenak ikertu du gehien. Hainbat herritako letrak eta doinuak aztertu zituen, besteak beste. Bere azterlanean, Balendin Aurre Apraiz poeta ajangiztarraren berbak ere jaso zituen. Aurre Apraizek…

“Dena hondartza parean nahi dugu, eta ezinezkoa da” »

Eneritz Fernandez Bilduko zinegotzia da Mendexan. Karraspio hondartzako Vista Alegre proiektuaren inguruan koalizioak duen ikuspegia azaldu du.Zeintzuk dira Vista Alegre proiektuaren xehetasunak?28 etxebizitza, 11.000 metro koadro inguruko lorategia e…

Aurten BBK gizarte ekintzan gastatzekoa dena. »

Datuak urtea bukatu-takoan ematen dira, baina, iazko irabaziak kontuan hartuta, 2011n 77,34 milioi euro gastatuko dituela kalkulatu du. Izan ere, iaz 257,8 milioiren irabaziak izan zituen.

Zerbitzuaren pribatizazioa, langileen kezka iturri »

Sindikatuek balorazio ona egiten dute BBK-k gizarte ekintzan eskaini izan duen zerbitzuaren inguruan, baina kezka agertu dute azkenaldian arduradunek hartutako erabakien inguruan. Izan ere, ELA sindikatuko Aitor Bikandiren hitzetan, gutxitu egin da az…

Iaz marka hautsi zuen gizarte ekintzako aurrekontuak »

Aurten eman dituzte ezagutzera iaz gizarte ekintzan egindako inbertsioak, eta datorren urtean ezagutuko ditugu zehatz-mehatz aurtengoak. 2010ean, bada, BBK-k 83,4 milioi bideratu zituen gizarte ekintzara; aurrezki kutxa horrek inoiz ipini duen zenbate…

Bat egin ostean ere %30 mantenduko da »

Kutxa Bank lanean hasi ostean ere, gizarte ekintza kutxa bakoitzak kudeatuko du, bere lurraldean. Irabazien %30 bideratzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako, kutxa bakoitzaren portzentajea hartuko da kontuan. Esaterako, irabazien %57 zenbat den iku…

gizarte ekintzak azken urteetan izan duen beherakada. »

Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak emandako datuen arabera, 2008tik hona BBK-k %17,76 gutxitu du gizarte ekintzarako diru saila, kutxaren irabaziek behera egin dutela eta.

Herritarren aurrezkiak, denen onura »

Irabazi asmorik gabeko fundazio pribatu den heinean, irabazien %30 gizarte ekintza proiektuetara bideratzen ditu BBK-k. Bere proiektuak martxan jartzeaz gain, besteen egitasmoak finantzatzen ditu. - Irakurri gehiago...

Letren eta doinuen aterpea »

Bukatu da 46. Euskal Liburu eta Disko Azoka, eta gaur dena jasotzeko eguna da. Bost egunez euskarazko sorkuntzaren erakustokia izan da Durango. - Irakurri gehiago...