Bat egin ostean ere %30 mantenduko da »

Kutxa Bank lanean hasi ostean ere, gizarte ekintza kutxa bakoitzak kudeatuko du, bere lurraldean. Irabazien %30 bideratzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako, kutxa bakoitzaren portzentajea hartuko da kontuan. Esaterako, irabazien %57 zenbat den iku…

gizarte ekintzak azken urteetan izan duen beherakada. »

Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak emandako datuen arabera, 2008tik hona BBK-k %17,76 gutxitu du gizarte ekintzarako diru saila, kutxaren irabaziek behera egin dutela eta.

Herritarren aurrezkiak, denen onura »

Irabazi asmorik gabeko fundazio pribatu den heinean, irabazien %30 gizarte ekintza proiektuetara bideratzen ditu BBK-k. Bere proiektuak martxan jartzeaz gain, besteen egitasmoak finantzatzen ditu. - Irakurri gehiago...

Durangoko Merkatu plaza euskal eskulangileen bilgune »

Urtero bezala, Liburu eta Disko Azokaren egunetan Euskal Denda irekita egon da Durangoko Merkatu plazan. Arbaso artisauen elkarteak antolatu ohi du urtero; aurten 16. ekitaldia du. Larunbatean ateak ireki zituenetik, makina bat lagun igaro da bertatik…

Azokan »

MusikHerriaren standean txanda egiten, CDak saltzen eta egun osoa musikazalez inguratuta eman ondoren, gure trasteak hartu eta Ahotsenea gunera hurbildu ginen gure emanaldia baino ordu erdi lehenago. Betiko moduan arropaz aldatu, eta agertokia gorri-b…

Ahotsenean Berri Txarrak taldea entzuten bildutakoak. »

Asteazken arratsaldean aurkeztu zuen Berri Txarrak talde nafarrak bere azken lana Ahotsenean. Seguruena karpapean egindako ekitaldi jendetsuenetako bat izan da, 400 entzule inguru elkartu baitziren.

Ahotsenea »

Goiz nator, ohi dudan eran, eguna estreinatuz, kale biluziak zapalduz, abendu hasierako egun ilunen arrastoan, datorrenari urratsak lapurtuz bezala.

Kafea, txokolatezko napolitana bat eta egunkaria, inork ezagutzen ez nauen kafetegi neutro batean; letrak eta gosari garratz-gozoa, inor ezagutzen ez dudan txoko anonimo batean.

Goiz nator baina hasiz doa eguna, nagi bezain baketsu, nork bere hautazko adjektiboaren erritmora, tik-tak, tik-tak edo di-da, di-da.

Irratira osteratxoa, azokako kaleetan buelta pare bat, laster da hemen ilustratzailea, laster dira hemen, Markinako lagunak eta arduradunak: Peru-Abarka album-lehiaketa, beste urtebetez, behintzat, aurrera doa, berbak eta irudiak elkartuz, kronika partikularrak eskarmentu konpartituen eremu bilakatuz, behin edo behingo plaza zabalean.

Goiz nator, egunerokoen making off-a atsegin dudalako eta barruan sartu naiz.

Zenbat liburu, zenbat disko, zenbat joko, molde eta kolore azokako kaleetan… Aizu, baina, non hasten da hau guztia?

Zail samarra dirudi, baina, agian ez da hain gaitza lehen aztarnara iristea. Bulkada bat, bor-bor bat, egonezin bat, premia kilikagarri bat, janak ase ezin duen gosea, urak ase ezin duen egarri mugagabea… Ez al da halako zerbait sortze-prozesua martxan jartzen duen motorra?

Izaki sentikorrak garen neurrian, berezkoa zaigu esateko premia, batzuetan errekaren aurka igeri egiteko, besteetan uraren kide bihurtzeko. Egia da ez dugula denok joko bera hautatzen; ez forma bera, ez intentsitate bera, ez erritmo berbera. Badira esateko premia horrekin lekuak asmatzen dituztenak, edo kantuak edo poemak edo pelikula mugikorrak zein geldiak.

Gehiago nahi dut eta bila noa dirudi esan nahiko lukeela konbentzioak apur bat hankaz gora jarri eta unea birsortzen ari denak; gehiago nahi dut edo, behintzat, beste era batean esan; neure eran, geure eran.

Duela gutxi ipini ziguten leku bat halakoak kontatzeko Durangoko azokan: Ahotsenea, ahotsen etxea. Bertara bazoaz, esan, kantatu, xuxurlatu edo ezina hankaz gora jartzeko aukera daukazu, ordu erdian. Leku horretan, garen pusketekin nahi adina puzzle osa dezakezu hogeita hamar minutuan.

Ez da perfektua, baina hobetuz doa, urtetik urtera, eta bertan batzen dira hitza, musika, irudia, doinua, hotsa, hatsa, begirada, eskua, oihua eta zarata. Bertan batzen dira, baita ere, zerbait esan nahi duena eta zerbait entzun nahi duena; zerbait erakutsi nahi duena eta zerbait ikusi nahi duena.

Ez da perfektua, baina osatzen doa, tiki-taka, urtetik urtera.

Ahotsenea, ahotsen etxea.

Ahotsenea, aditzen etxe aurrea.

Letren eta doinuen aterpea »

Bukatu da 46. Euskal Liburu eta Disko Azoka, eta gaur dena jasotzeko eguna da. Bost egunez euskarazko sorkuntzaren erakustokia izan da Durango. - Irakurri gehiago...