Lurraldetasunaren mugak »

Usansoloren muga geografikoak zeintzuk diren zehazteko galdeketa egingo dutela iragarri du Ibon Uribe Galdakaoko alkateak. Madrilen baimena eskatuko du Galdakaoko Udalak, eta Usansoloren erdigunetik kanpo dauden bederatzi auzotan egingo dute galdeketa gero. - Irakurri gehiago...

Agertoki bihurtu dute Bizkaia »

Urte «aparta» izango da 2018a Bizkaiarentzat, Unai Rementeria ahaldun nagusiaren hitzetan. Aldundia eginahalean ari da Bizkaira nazioarteko ekitaldi erraldoiak erakartzeko, eta Europako errugbi txapelketa eta MTV sarien ekitaldia izango dira aurten, besteak beste. - Irakurri gehiago...

Galdera berriak auzi zahar bati »

Ikuspegi feminista batetik, gerraz eta armagintzaz ariko dira gaur, Bilboko San Frantzisko auzo etxean, Rosa Luxemburg IV. Konferentzian. Mahai ingurua eta eztabaida izango dituzte. - Irakurri gehiago...

Erakundeen “utzikeria” salatu dute Abiñakoek »

Urteak dira Abiña auzoan inbertsiorik egiten ez dutela, eta bizilagunak kexu dira egoera horrekin. San Antonio enklabea Busturiaren esku uzteko agindu du epaitegiak, eta aldaketa onartu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek - Irakurri gehiago...

Batera hazi eta hezteko akuilu »

Jangurie ekimena martxan jarri dute Busturialdean. Eskualdeko hamasei ikastetxeak elkartu dira hiru helburu nagusi lortzeko: umeek jantokietan osasuntsu jatea, lehen sektorea suspertzea eta eskualdearen jasangarritasuna bultzatzea. Bakoitzak erabakiko du nola eta zein erritmotan egin. - Irakurri gehiago...

Aireak erakusten ez duena »

Durangoko hainbat herritarrek airearen usainari eta horrek eragin ditzakeen osasun arazoei buruzko kezka azaldu dute azken hilabeteetan. Udalaren arabera airearen kalitatea «onargarria» da; oposizioak, aldiz, azken hilabeteetan partikula kutsakorren langa gainditu dela baieztatu du. - Irakurri gehiago...

Terrazak arautzeko deia »

Bilboko Zazpikaleetako eremu publikoan gero eta terraza gehiago daudela salatu du Bihotzean auzo elkarteak, eta, egoera arautu beharra dagoela iritzita, kontzientziazio kanpaina bat abiatu du. Iragarri dute protesta egingo dutela 2018ko urtarrilaren 24an, udalari neurriak har ditzala eskatzeko. - Irakurri gehiago...

Atzerako kontuan sartuta »

Asteazkenean irekiko dute Durangoko 52. Azoka, ‘Sormenaren lurraldea DA!’ leloa hartuta. Orotara, 400 nobedade inguru izango dira Landako gunean jarritako 260 erakusleihoetan, eta 200 jarduera baino gehiago antolatu dituzte azokak iraun bitarte, abenduaren 10era arte. - Irakurri gehiago...

Egunerokoa den efemeridea »

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna da biharkoa. 1960ko azaroaren 25eko Mirabal ahizpa dominikarren hilketa bortitza gogoratzen da egun horretan berez. Baina, efemerideaz harago, eguneroko gaitza da andreen kontrako indarkeria, baita Bizkaian ere. - Irakurri gehiago...

Ahoak eta belarriak, euskalduntzeko prest »

Hizkuntza ohiturak aldatzeari begirako ekintzak gehitzen ari dira, eta gero eta gehiago dira ‘11 egun euskaraz’ egitasmora batzen ari direnak. 2018an nazio mailako saioa izango denaren «beroketa» egingo dute 23tik aurrera Deustuan. - Irakurri gehiago...