Beltzezko gizonen irtenbide ilunak »

Azken partidetan ACB maila galdu ondoren, etorkizun argirik ez du Bilbo Basketek. Zor ekonomikoek itoa dute, eta aukera onik ez du mahai gainean. Zalantzak dira orain nagusi: ACBn jarraitzeko aukerarik izango duen, Urrezko LEB mailara jaitsiko den, edo erabat desagertuko den. - Irakurri gehiago...

Noranzkoa erabaki nahian »

Getxo eta Portugalete itsasadarra zeharkatuko duen tunel baten bidez lotzeko egitasmoa aurkeztu du foru aldundiak. XXI. mendean Bizkaian egingo den esku hartze «garrantzitsuena» izango dela iragarri dute: 380 milioi euro jarriko dituzte lanetarako, eta 2027rako nahi dute martxan. - Irakurri gehiago...

Mapan agertzeko entsegua »

Gaur eta bihar Europako errugbi txapelketetako finalak San Mamesen jokatuko direla eta, ehun mila bisitari espero dituzte Bilbon. Agintariek erronkatzat dute egunotakoa, eta «bikain» egin nahi dute, gerora ere nazioarteko ekitaldi erraldoi gehiago erakartzeko. - Irakurri gehiago...

Eraikin hutsari bizitza komunala eman nahian »

Joan den hilabetean, Gernikako erdigunean dagoen etxebizitza bloke bat okupatu zuten Egurre Gazte Asanbladako kideek. Eztena izeneko proiektuak era integralean erantzun nahi die herriko gazteek zein langileek dituzten beharrizanei. Ertzaintzaren esku-hartzearen ostean, kolokan dago proiektua. - Irakurri gehiago...

Bestelako hiriburua jomugan »

Bizkaiko hiriburuko auzo elkarteen federazioak bultzatuta, 180 elkarte, plataforma eta sindikatu baino gehiago elkartuko dira bihar, Bilbon, ‘Bestelako Bilbo posible da. Kalea ez da isilduko’ goiburupean egingo den manifestazioan. 12:00etan abiatuko da protesta, Plaza Eliptikotik. - Irakurri gehiago...

Ardurak etxean hasten direlako »

Greziara eta Melillara karabanak eginak ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Europaren migrazio politikak salatzeko. Hemen ere erantzukizunak badaudela eta, Euskal Herriko karabana egingo du apirilaren 28tik 30era. - Irakurri gehiago...

Batu, eraginkorrago izateko »

Bizkaiko Foru Aldundiak 33 egoitza ditu Bilbon. Sailak eta langileak sakabanatuegi dituela uste du, eta, bulegoetako batzuk saldu, eta 3.000 langileetatik 1.000 egoitza erraldoi batean biltzea nahi luke. - Irakurri gehiago...

Aztergaia irakasbide bihurtuta »

Punta Begoñako galeriak zaharberritzeko ikerketa lanetatik ikasbideak atera dituzte adituek, beste eraikin batzuetan erabiltzeko modukoak. Bisita gidatuez gain, norbere kabuz egiteko bisita libreak ere zabaldu dituzte aurten Getxon: bisitariak erakartzeko elementu bilakatu nahi dituzte galeriak. - Irakurri gehiago...

Altzairua herdoildu ez dadin »

Langileen protestak eta greba mugagabeak, enpresen itxiera mehatxuak, altzairuaren gaineko zergak handitzeko neurrien iragarpenak... arazoak pilatu besterik ez zaio egin altzairugintzari Bizkaian, azken hilabeteetan. Sektorea sustatzeko neurriak hartzea beharrezkoa dela diote adituek. - Irakurri gehiago...

Mantsotzen ari den hiriburua »

Maiatzaren 30etik aurrera orduko 30 kilometroko abiadura muga ezarriko dute Bilboko kale gehienetan. Orduko 50 kilometroko abiadura mantenduko dute, hala ere, hiriko bide nagusietan. - Irakurri gehiago...