Agertoki txikiak hutsarazita »

Ikuskizunetarako lizentziarik ez duten tabernetan horien kopurua mugatzeko Jaurlaritzaren erabakiak eztabaida piztu du, eta kontrako iritzi asko zabaldu dira. Sortzaileek eta tabernariek mobilizazioak egingo dituzte bihar. - Irakurri gehiago...

Irabazi ala galdu: noren esku? »

Azken urteetan jokoak hazkunde nabaria izan du Bizkai osoan. Joko aretoak eta apustu etxeak areagotu egin dira, eta jokalarien profila aldatu egin da. Hainbesteko eragina izaten ari da, non heroinarekin ere alderatu duten. - Irakurri gehiago...

Kaleak betetzeko milaka arrazoi »

Iazko Martxoaren 8ko mobilizazio jendetsuen aldarrikapenek erakundeen erantzunik izan ez dutela iritzita, greba deialdia egin du aurten Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Bost ardatz nagusitan banatu dute mobilizazioa, baina garrantzi berezia eman diote zaintzari. - Irakurri gehiago...

Txorrota nondik eta nork elikatu »

Ura natur baliabide preziatu bat da, behar-beharrezkoa, eta zabalik dago haren kudeaketa ereduaren eztabaida. Bilbo Bizkaia partzuergoa hiriburuari eta inguruei zerbitzu emateko sortu zen, baina gero eta herri gehiago ari da barnean hartzen. Eta Busturialdeko Ur Partzuergoa osorik integratzeko pausoek hautsak harrotu dituzte. - Irakurri gehiago...

Norabidea galdu gabe »

Urdaibai Bird Centerrera joaten diren bisitarien kopurua asko hazi da; iaz, ia 40.000 izan zituzten. Bertako ikerlariek gero eta informazio gehiago aurkitzen dute hegaztiei eta ekosistemei buruz. Nazioartean ere ospea du proiektuak. Etxean dute zailtasunik handiena, erakundeen babesa lortzeko. - Irakurri gehiago...

Bermerik gabeko etorkizuna »

Azken hamarkadetan lan baldintzak etengabe okertuz joan direla eta, bizitzako eremu guztietara zabaldu da prekaritatea, Ernai gazte antolakundearen ustez. Egoeraz jabetzeko, manifestazioa egingo du bihar, Bilbon. - Irakurri gehiago...

Aldi baten erradiografia »

Euskaraldiaren bigarren aldia egingo dute 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, eta joan den urteko 11 eguneko ariketa kolektiboaren datuak aurkeztu dituzte abiaburu moduan. Bizkaian, 80.036 pertsonak parte hartu dute Euskaraldian: populazioaren %8,12. Hirigunean nabari da hutsunerik handiena: %5,7k parte hartu zuten Bilbon. - Irakurri gehiago...

Ukatutako bidaian, etsipenik ez »

Hainbat dira Zierbena inguruan kanpin dendatan bizi diren migranteak. Gauero, etorkizun baten bila, Erresuma Batura doan ferryra sartzen saitzen dira. Pertsona horietako batzuekin eta laguntza eskaintzen dieten Zierbenako Harrera Sareko kide batekin egon da ‘Bizkaiko Hitza’. - Irakurri gehiago...

Emakume eta euskaldun, bitan zapaldu »

Feminismoaren eta euskaltzaletasunaren arteko harremanak aztertuko dituzte Bilbon, datozen asteetarako hainbat eragilek antolatu duten ikastaroan. Generoaren eta hizkuntzaren menderakuntzak zer-nolakoak diren azalduko dute, eta agerian utziko dute ahalduntzeko prozesu berean bat egiten duten bi bide direla. - Irakurri gehiago...

Bizkaira urtero 85.000 turista gehiago erakartzeko plana »

Denbora gehiago geratuko diren eta diru gehiago gastatuko duten bisitari bila, 2019-2025 Turismo Ekintza Plana abiatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak - Irakurri gehiago...