Bultzada, herria mugi dadin »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Esaera zaharraren arabera, dabilen harriak goroldiorik ez. Atsotitzari tiraka dabiltza Larrabetzun: 560 kiloko probarria tiraka herriko plazara eraman zuten joan den igandean herritarrek, 1,5 kilometroz. “Askoren indarrak edozer gauza mugi dezakeela irudikatu nahi genuen”, aitortu du Maiorga Torvisco Larrabetzuko Gure Esku Dago plataformako kideak. Eta harria nola, herria hala. Larrabetzuarrak hautetsontzietara mugitzea dagokie igande honetan, etorkizunaz erabakitzeko galdeketa baitute. Euskal estatu burujabe bateko kide izan gura duzu? galdera erantzutera deitu dituzte 1.585 herritar. “Larrabetzu mugituko dugu igandean”.

Gure Esku Dago-k 2017an Euskal Herrian zehar egingo dituen herri galdeketen lehen olatua da igandekoa. Guztira, 35 herritan jarriko dituzte hautetsontziak; eta horien artean Larrabetzu da Bizkaiko herri bakarra —Gipuzkoako Oiartzualdea eta Tolosaldea eskualdeetako herrietan, Astigarragan eta Hernanin izango dira gainontzekoak—. “Maiatzean ere galdeketen beste olatu bat egongo da Euskal Herrian, eta Bizkaiko hainbat herrik egingo dute orduan. Guk indartsu ikusi genuen Larrabetzuko taldea, eta horregatik erabaki genuen martxoan egitea, lurraldeko bakarrak izan arren. Lehen olatua hartu dugu, eta orain da gure garaia”. Torviscok ez du egin igandean herrian jasoko diren emaitzen aurreikuspen zehatzik. Baina herritarren artean jaso dituen sentipenez aritu da, eta baikorra dela aitortu du. “Herritarrak animatuta daudela sumatzen da, eta parte hartze handia espero dugu horregatik”.

Ospakizunerako eguna

Igandekoa mugarria izango da, plataformako kidearen arabera. “Herritarrei galdetzea baino gauza parte hartzaileago eta demokratikoagorik ez dago”. Eta, horregatik, aldarrikapenaz harago, ospakizunerako eguna ere izango da etzikoa larrabetzuarrentzat. 09:00etatik eman ahal izango dute botoa herritarrek; eta musika emanaldiak eta dantza ikuskizunak izango dira egun osoan. “Demokrazia ariketa izango da galdeketa. Herritarrek tamaina honetako jarduera bat martxan jartzeak festa bat behar duela uste dugu. Ez dugu nahi botoa ematearekin bukatzen den ekintza soila izatea, eta egun osoko festa izango da horregatik”.

Mugimendu baikor eta berrizaletzat jo izan da Gure Esku Dago plataforma, oro har. Eta hala gertatu zaie Larrabetzun ere. “Horma asko hautsi ditugu herrian, eta oraindik ere beste horrenbeste ditugu apurtzeko. Rol asko eraitsi ditugu, lanean ari garen taldetik hasita. Eta herritarren artean ere kutsatu dugu giro hori”.

Etzi, hamasei urtetik gorako herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea; 1.585ek, zehazki —2.056 herritar ditu Larrabetzuk—. Torviscoren esanetan, ez da batere erraza izan horiengana guztiengana iristea, baina baikortasunez begiratzen dio igandeari, hala ere. “Herria oso plurala da. Lanean hasi ginenetik, gure eragina zabaltzen saiatu gara etengabe, eta esango nuke, pixkana bada ere, lortu dugula”.

Egun handia dute etzikoa larrabetzuarrek, baina martxoaren 20tik aurrera lanean jarraituko dutela azaldu du plataformako kideak. Parte hartzean dago gakoa. Harria mugitu duten bezala mugitu nahi dute herria. Eta, horretarako, argi dute herritar guztiak direla beharrezko.

Herriaren ordezkari isilduak »

N. Salazar Orbe
Ezohiko irudia utzi du Gernikako Batzar Etxeak asteon. Aginte lekuetan oraindik nagusi izan ohi den gizonen presentzia nabarmena alde batera utzi, eta emakumeek hartu dute lurralde historikoaren ordezkaritza eta partaidetzaren organo na…

“Adierazpen askatasuna duzu, haiek nahi dutena esaten baduzu” »

Astelehenean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, ‘@erreharria’ izenarekin Twitterren zabalduriko mezuengatik. Ez duela inor iraindu dio berak, baina ‘terrorismoa goratzea’ leporatu diote, eta bi urteko kartzela zigor eskaera du aurrean. - Irakurri gehiago...

Larrinaga jauregiaren zerbitzu etxea eraisteko plana salatu dute »

1936ko gerra eta euskal kultura. Erregimen frankistak hasieratik egin zuen euskararen eta euskal kulturaren aurka. Espainiaren batasuna «sakratua» zen faxistentzat; eta, hori argudio gisa hartuta, akulturazio prozesua abiatu zuten Bizkaian. - Irakurri gehiago...

Beste bi aldiz jipoitu dute Ibon Iparragirre »

Ainhoa Larrabe Arnaiz
Gero eta okerragoa da Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera. C3 estadioan du hiesa, eta osasun egoera larrian dute preso Madrilgo Alcala Mecoko espetxean. Preso ondarroarraren egoera are gehiago estutzen ari da kartzela barruan…

Erasoak eraso, lanean segituko duela ohartarazi du Kaskagorrik »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Ia zortzi urteren ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro abiatu du Kaskagorri konpartsako sei kideren aurka 2009koAste Nagusian abiatu zuen auzia. Txosnan presoen argazkiak izateagatik “terrorismoa goratu” izana eg…

Ezkerra, bere etxeari begira »

Rosa Luxemburg iraultzaile sozialistaren ekarpenak aztertzeko konferentzia hirugarren urtez egingo dute gaur. Ezker mugimenduetan feminismoaren benetako egoera zein den aztertuko dute, Bilbon. - Irakurri gehiago...

Preso gutxiago, baina okerrago »

Manifestazioa egingo du Sare herritar plataformak bihar Bilbon, ‘Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea’ goiburupean. Jaiki Hadi elkarteak jakinarazi duenez, urteotan presoen kopuruak behera egin badu ere, okerrera egin du haien osasun egoerak. - Irakurri gehiago...

Mendekua mendeku truk »

1936ko gerra Bizkaian (V): Lurraldeko espetxeak. Bilboko kartzelen aurkako erasoa egin zuten 1937ko urtarrilaren 4an herritarrek, faxistek hiriburua bonbardatu ostean; 224 preso hil ziren eraso haren ondorioz. Hilabete gutxira hartu zuten frankistek Bilbo, eta espetxeak txiki geratu zitzaizkien horrenbeste preso sartzeko; presondegiak egokitu zituzten nonahi. - Irakurri gehiago...

Hiru urteren ondoren, Artola txupinera izatea zilegi zela ebatzi dute auzitegiek »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Ohi baino elastiko beltz gehiago ikusi dira azken urteetan Bilboko Aste Nagusian. Kolore biziz janzten diren konpartsakideek hainbatetan aldatu dute kolorea beltzagatik. Protesta gisara, zuriz idatzitako mezu argiarekin: As…