Usansoloko galdeketari, baimenik ez »

Natalia Salazar Orbe

Usansoloren mugak zehazteko Galdakaoko Udalak egin nahi zuen galdeketari baimena ukatu dio Espainiako Ministroen Kontseiluak. “Gura dozu zure auzoa Usansoloko segregazio prozesuan sartzea?”. Galdera hori egin nahi zuten Usansolo inguruko bederatzi auzotan. Mugak zedarritzeko beharrezkotzat jo zuen udalak galdeketa hori. Eta baita Espainiako Gobernuaren babesa ere. Ez bata eta ez bestea ez zirela beharrezkoak esana zuen Usansolo Herria plataformak.

Usansolo Herriak EAJri eskatu dio ez oztopatzeko sezesio prozesua »

Natalia Salazar Orbe
Usansolo Bizkaiko 113. herria bihur dezakeen prozesuak bulkada handia izan zuen 2016an. Hala zirudien behintzat. Urteetan blokeatuta egon ostean, Galdakaoko Udalak eta Usansolo Herriak bide orria adostu zuten. Ordea, Usansolo Herria plataformak salatu du azken hilabeteetan prozesua berriz ere geldi dagoela.

Sopelan bederatzi lagun zigortu dituzte ‘mozal legea’ ezarrita »

Uxue Gutierrez Lorenzo
Azken urteetako ohiturari helduz, mural politikoen topaketak antolatu zituzten Sopelan maiatzaren 5ean, “horma gris isil asko aldarrikapenez betetzeko” asmoz. Sei mural margotu zituzten Arriatera-Atxabiribil hondartzako sarbideko horman, eta Ertzaintza bertaratu zen. Margoketak egiten ari zirela argudiatuta bederatzi lagun identifikatu, eta isunak ezarri zizkieten.

Tokiz kanpoko lur eta memoriak ostenduta »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Amonak neba bat izan zuenik ere ez zekien Maru Mangadok, baina haren gorpuzkiekin egin du topo. Iruindarra da Mangado, eta Gernikara bidaia egin du asteon. Bitxia da bisitaren zioa: Gernikako hilerrian 1936ko gerran hilak “omentzeko” frankistek eraikitako kripta zabaldu eta haren osaba handiaren arrastoak jasotzea. Valentin Romeo Segues zuen izena, eta Mendabian (Nafarroa) jaio zen, 1916an. 20 urte zituen 1936ko uztailean armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zenean. Preso hartu, eta faxistekin borrokatzera behartu zuten Romeo. Desagertuta egon da ordutik.

Erresistentziaren behatxuloak »

Duela 50 urte, 1968ko ekainaren 7an hil zen Txabi Etxebarrieta ETAko kidea. Bi tiroketa izan ziren egun berean. Batean, guardia zibil bat hil zen, eta, bestean, bera hil zuten guardia zibilek, 23 urte zituela. Gazte hil bazen ere, itzal luzea utzi dute haren teoria politikoek. Hainbat poema bilduma idatzi zituen. - Irakurri gehiago...

Arnasaldien elkargunea, Diman »

Ainhoa Larrabe Arnaiz
Arnasaldia emango dio Dimak bihar euskarari. Udalerri euskaldunek euskararen etorkizunean duten garrantzia hedatu eta euskararen aldeko konpromisoak bultzatzeko, Udalerri Euskaldunen Eguna egingo dute bihar bertan, Uema Udalerri E…

Beste mugarri bat galdeketen ibilbidean »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Orain arte Bizkaiko 63 herritan egin du etorkizunari buruzko galdeketa Gure Esku Dago plataformak: 325.000 herritar egon dira hautetsontzietara deituta eta, denera, %20,6k eman dute botoa orain arte. Bada, zazpi herri gehituko dira zerrenda horretara igandean, Arakaldo, Igorre, Lezama, Zamudio, Portugalete, Gueñes eta Gordexolan boto kutxak jarriko baitituzte. Orotara, 16 urtetik gorako 55.916 bizkaitarrek izango dute etzi botoa emateko eskubidea.

‘Gernika’ Gernikaratu dadin »

Ainhoa Larrabe Arnaiz
Francoren diktadurak iraun zuen 40 urteetan gorde zen gezurra, eta egia azaleratzea zaildu du horrek. 81 urte igaro diren arren, eztabaida politiko bizia sortzen du oraindik 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketaren auziak….

Batu, eraginkorrago izateko »

Bizkaiko Foru Aldundiak 33 egoitza ditu Bilbon. Sailak eta langileak sakabanatuegi dituela uste du, eta, bulegoetako batzuk saldu, eta 3.000 langileetatik 1.000 egoitza erraldoi batean biltzea nahi luke. - Irakurri gehiago...

Euskal Herri “burujabea” irudikatuko dute igandean Larrabetzun »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Hizkuntza, kultura, energia zein hezkuntza; berdin arlo sozioekonomikoan. Eguneroko jardunean aurrerapausoak egiten jarraitzeko, Euskal Herria burujabe izatea hobe dela irudikatuko du Independentistak sareak igandean, Larrabetzun egingo den Independentzia Egunean. Aurtengoak festa baino gehiago izan nahi du, ordea, sareak mugarri bat jarri baitu: Independentistak sarearekin batera ekitaldia antolatzen ari den herri batzordeko kideek udalerri independentista aldarrika dezala eskatu diote Larrabetzuko Udalari. Ez dira bakarrak izan: bide bera egin dute Arrankudiaga-Zollok, Dimak eta Nafarroako Bakaiku herriek ere.