Abian da Galdeketaun, euskara sustatzeko lehiaketa digitala »

Alaitz Armendariz
Euskararen erabilera sustatzea helburu, berriz ere Galdeketaun lehiaketa abiatu dute Bilboko Udalak eta Nontzeberri.com atari kulturalak. 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da Galdeketaun, eta sakelakoetan erabiltzeko aplikazio erak…

Gutxiago euskarari »

Uste baino diru gutxiago bildu duela eta, aurrekontua %1,1 txikitu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskara eta Kultura Sailak izan du murrizketa handiena: %11,3. - Irakurri gehiago...

Eredu herrikoia amets »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Konpartsak, jai batzordeak, eragileak, herritarrak. Horiek izaten dira Bizkaiko herri eta auzo gehienetako jaien antolatzaile eta sustatzaileak. Jai eredu herrikoia defendatzen dutela esan ohi da, eta parte hartzaileak dire…

Gernika-Lumok, Nabarnizek eta Kanalak ere iragarri dute galdeketa »

Ander Zarraga

Etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketetan parte hartuko duten herrien zerrenda luzatzen doa Busturialdean. Bermeo eta Busturia izan ziren kontsulten alde adierazpenak egin zituzten lehenak, orain Gernika-Lumo, Nabarniz eta Kanala auzoa batu zaizkie, eta apirilaren 2an egingo den galdeketarako herri gehiago batzea espero dute antolatzaileek.

Gure Esku Dago-k herrietan antolatu dituen dinamiken barruan, zapatuan 50 bat pertsonak elkarretaratzea egin zuten Busturiko Madariaga dorretxean. Ana Tere Bengoetxek hartu zuen adierazpena zabaltzeko ardura: “Herri heldua garelakoan gagoz, eta badakigu gure geroa zelan antolatu gura dugun”, azaldu zuen, besteak beste, egitasmoaren zergatia.

Erabakitzeko eskubidea gauzatu gura dutela adierazi, eta datozen hilabeteetan Busturialdeko herri gehiago batuko zaizkien itxaropena azaldu zuen. “Inori ezer inposatu gabe, herritarrek geroa denon artean erabakitzeko eskubidea dugulako”.

Aniztasuna

Zapatuko bateratzean jatorri, iritzi politiko eta herri ezberdineko pertsonak batu zirela nabarmendu zuen Alex Zenarruzabeitia Gure Esku Dago-ren Bizkaiko koordinatzaileak: “Hau ez da bakarrik abertzaleen kontu bat, ez da lurraldetasunaren inguruko kontu bat, ariketa demokratiko bat baizik; herritarren erabakitzeko eskubidearen inguruan ari gara lan egiten”.

Euskal gizartea osatzen duten pertsona guztiengana heldu nahi dutela nabarmendu zuen. “Erabakitzearen alde egiten dugula diogunean, denaren inguruan erabaki nahi dugula diogu —adierazi zuen—. Busturialdean galdeketa egitea beharrezkoa zela ikusten genuen. Busturialde osoan egitea nahiko genuke, baina, oraingoz, Bermeo, Gernika-Lumo, Nabarniz, Kanala eta Busturian egitea lortu dugu”.

Busturialdea osatzen duten hogei herrietatik bost horietan galdeketak egingo dituzte. Hala ere, beste herrietan ere lanean ari direla nabarmendu zuen Zenarruzabeitiak.

Galdeketa egingo duten herriak “iceberg baten tontorra” bezala deskribatu zituen, beste herri askotan egiten ari diren lana goratu nahian. Hain zuzen, oraindik ere, beste herri batzuetan galdeketak egitea posible dela uste du. Eta oraingoz galdeketarik aurreikusi ez arren beste prozesu mota batzuk abiatu dituztenen garrantzia ere nabarmendu zuen: “Etorkizunean hartuko dugun erabaki hori hartzeko momentuan, herritarrak ahaldun sentitzea nahi dugu”.

Gernika-Lumon ere bai

Orain arte Gernika-Lumon galdeketarako bidean ekintzak egin badira ere, orain arte ez zegoen argi kontsulta egingo ote zen ala ez. Galdetzea lantaldeko kideek elkarrekin erabaki dutela jakinarazi du Iban Mintegi Gernika-Lumoko lantaldeko kideak, eta erabaki horren inguruan informatzeko jarduerak egiten jarraituko dutela erantsi.

Bermeon, Busturialdeko beste herri garrantzitsuenean, uztailaren 2an egin zuten erabakitzearen aldeko adierazpena plazaratzeko jaia, herritarren parte hartze zabalarekin. Antolatzaileek adostutako adierazpena irakurtzeaz gain, jai giroan ospatu zuten eguna, eta bozketa sinboliko bat ere egin zuten.

Busturia da adierazpena egin zuen eskualdeko lehen herria. Ekainaren 5ean plazaratu zuen ekimenean parte hartzeko nahia.

Hasiera batean, Busturialdean antolatzea kostatu zitzaiela aitortu dute sustatzaileek. Izan ere, haien esanetan, herri bakoitzaren errealitatea desberdina da; ez da gauza bera Gernika-Lumo edo Bermeo bezalako herrietan antolatzea, edo txikiagoak diren beste herrietan jendea mugiaraztea. Hala ere, behin jendea mugiarazita, erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketak antolatzeko ekimenak pixkanaka sortzen ari direla azaldu dute.

Sukarrieta eta Gautegiz Arteagaren artean banatuta dagoen Kanala auzoko herritarrek ere erabakitzeko eskubidearen alde bozkatuko dutela adierazi zuten zapatuko elkarretaratzean. Hala ere, auzo hori osatzen duten bi udalerrietan ez dute erabakitzeko kontsultaren inguruko adierazpenik egin.

Oraingoz Bizkaian dagoen halako kasu bakarra dela adierazi du Zenarruzabeitiak, eta erabiliko duten prozedura aztertzen ari dira. Hala ere, herritarren nahia nabarmendu du hark: “Borondatea badute, eta, hortik hasita, ikusiko dugu zer egin”.

Malenkonia doinuak kulunkan »

Natalia Salazar Orbe
Begiak itxi, eta New Yorkeko jazz klub bat irudika dezake entzuleak. Tronpeta, saxofoi zein gitarra jolearen mugimenduak, haren keinuak eta arnasa hartu eta botatzeko prozesua sumatzen dira. Kontzertuak gertu-gertutik jarraituta, a…

Haur eskola duina nahi dute Galdakaon »

Natalia Salazar Orbe
Galdakaok beste haur eskola bat behar duen zalantzarik ez du inork. Hala ere, udalak proposatutako kokapena ez dute egokitzat jo hainbat gurasok, gaur egungo haur eskolako hezitzaileek eta oposizioko alderdiek. Desadostasun hori ad…

Bidezkoa dena kontsumitzeko deia »

Alaitz Armendariz
Hamalaugarren aldiz, Bidezko Merkataritzaren Astea egingo dute Bilbon egunotan. Atzo hasi eta igandera bitarte, Areatzako kaian karpa handi bat egongo da, eta hainbat jarduera egingo dituzte, euren produktuak salgai jartzeaz gain. Be…

Aldaketen hiriburua »

Ainhoa Larrabe Arnaiz
Begi birekin begiratu beharrean, bi objektiborekin begiratzen zion Jesus de Etxebarria argazkilari bizkaitarrak munduari (Bilbo; 1882-1962). Argazki kamera hartu, eta hiru dimentsiotan Bilbo betieretzeko saioa egin zuen. Modernoa …

Ez zenaren memoria »

1936ko gerra Bizkaian (III): Emakumeak eta errepresioa. 36ko gerraz aritzean gutxitan aipatzen da emakumeen jarduna. Ez ziren gerra frontearen lehen lerroan izan baina gizartearen zutabe nagusia izan ziren hasieratik. Gogor zigortu zituzten horregatik. Beren-beregi andreak ezeztatzeko errepresio sistema garatu zuten faxistek. - Irakurri gehiago...

Hitzek utzitako ondarea josiz »

Natalia Salazar Orbe

Nire aipamenak izango dira beste laurogei urtean”. Hala iragarri zuen Jose Manuel Lujanbio Retegi Txirrita bertsolariak. Eta asmatu egin zuen gipuzkoarrak. Txirrita eta aurten euren jaiotzen zein heriotzen urteurrenak betetzen dituzten egileak gogoan izango dituzte hileon, Durangon, Hitzari Gorazarre zikloaren bidez. Gaur hasi eta azaroaren 18ra bitartean hainbat jarduera eta ekitaldi egingo dituzte literaturaren arloan garrantzi berezia izan duten egileak gogora ekarriz.

“2016 urte berezia da literaturaren arloan, hainbat idazleren urteurrena delako. Entzutetsuenak Shakespeare eta Cervantes dira, baina badira beste hainbat ere”. Gertuagora etorri, eta hemengo idazleak ekarri ditu gogora Eneko Barberena Plateruena kafe antzokiko zuzendari eta Hitzari Gorazarre zikloaren antolatzaileak. 400 urte igaro dira William Shakespeare eta Miguel de Cervantes literatura ingelesaren eta espainiarraren adierazlerik nagusienak hil zirela. Aldi berean, 150 urte igaro dira Evaristo Bustinza Lasuen Kirikiño irakasle, poeta, kazetaria eta idazlea jaio zela; 110, Felipe Arrese Beitia idazle eta poeta hil zela; eta, 80, Jose Manuel Lujanbio Retegi Txirrita hil zela. Durangon gertaera horien inguruan zerbait euskaraz egin behar zutela iritzita, herriko zenbait eragile elkartu ziren. Berbarok, Karrika antzerki taldeak, Plateruena kafe antzokiak, Udal Bibliotekak, San Agustin kulturguneak eta Gerediaga elkarteak antolatu dute zikloa, udalaren laguntzarekin.

Hala, herritarrei idazle horiek eta haien obra gogorarazteko ahalegina egingo dute herrian. Josemari Carrereren Ipuin berriak saioak emango die hasiera jardunaldiei, gaur. “Egile horiek oinarri hartuta, ipuin kontaketa egingo du. Denak josten saiatuko da ipuinen bidez”.

Miguel de Cervantesen obra ezaguna izango du hizpide hilaren 9an Koldo Izagirre idazleak. Musde Kixot zaldunaren mentura ikaragarriak euskaldunon munduan izenburupean, hitzaldia emango du Plateruena kafe antzokian. Modu bitxi batean egingo du Euskal Herriarekiko, eta, zehatzago, Bizkaiarekiko lotura: “Kixote obran dagoen euskaldunon presentzia aztertuko du. Zehatzago, bizkaitarrak azaltzen diren pasarteen berri emango du. Koldok ohiko zorroztasun eta umorez aztertuko du nola agertzen garen islaturik obran”.

Bertsolariek hartuko diete lekukoa ipuinei eta kontakizunei. Hala ere, ikus-entzuleek ez dute ohiko bertso saiorik espero behar. Bertso trama antolatu dute azaroaren 11rako. Josu Goikoetxeak idatzitako trama irakurriko du egileak berak, eta narrazio hori bertsoarekin uztartuz joango dira. Horretarako, lau bertsolarik hartuko dute parte ekitaldian: Jon Maia, Miren Amuriza, Eneko Abasolo Abarkas eta Txaber Altubek. “Bertsolariak Josuk egindako narrazio horretan kokatzen joango dira, eta narrazio horretan parte hartuko dute bertsoak abestuz”.

Azaroaren 12rako bi ekitaldi prestatu dituzte. Hozkailu barruan lotan literatur instalazioa aurkeztuko dute Miriam Peñak eta Peru Magdalenak, batetik. 9 eta 12 urte arteko haurrentzat da, eta parte hartu nahi duenak aurretik izena eman behar du.

Durangoko kaleetan barrena ere literatura ibilbidea egiteko aukera eskainiko du Gerediaga elkarteak. Hain zuzen, Durangaldeko idazleak Durangon zehar ibilbide literarioa antolatu du. “Durangoko kaleetan hainbat erreferentzia daude idazleei eta literaturari buruz”. Hainbat idazle izango dituzte hizpide: Bizenta Mogel, Felipe Arrese Beitia, Kirikiño… “Durangon idazleek duten isla agerrarazteko” baliatuko dute ibilbidea. Hor parte hartzeko ere beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Irakurle kluba ezin zen geratu ziklo horretatik kanpo, noski. Hala, azaroko saioan, Shakespeareren Hamlet obra aztertuko dute. Hilaren 16an izango da. Danele Sarriugartek dinamizatu eta gidatuko du saioa.

Idazle ingelesak protagonismo berezia hartuko du Durangoko zikloan. Karrika antzerki taldeak ere inspirazio iturri gisa hartu du azken egunean taularatuko duen antzezlana konposatzeko: Deshakespearezioa lana egiteko, Shakespeareren hainbat testu uztartu ditu taldeak. “Horiek oinarri hartuta, gaur egungo testuingurura ekarri, eta jolas egingo dute. Hainbat atalez egindako obra bat izango da”. 22:00etan antzeztuko dute.

Denak dira estreinaldiak

Barberenak ez du izan askoz gehiegi aurreratzerik zikloko antzezlan, hitzaldi eta bestelako jarduerei buruz. Izan ere, ekitaldi eta lan guztiak ziklo horretarako espresuki sortuak dira. “Dena estreinatuko da zikloaren barruan”.

Euskarazko sorkuntzari eta euskarazko sormen lanari bultzada emateko modu bat ere bada Hitzari Gorazarre. Abenduan herrian bertan egingo den Durangoko Disko eta Liburu Azokaren atarietan gauzatuko dute. Hala ere, “ekimen independente bat” da: “Argi genuen 2016an egin behar genuela. Abenduan azokak duen protagonismoa ikusita, eta urrian herrian jaiak izanik, azaroa zen datarik aproposena”. Zikloak ez du jarraipenik izango, printzipioz. “Unean uneko zerbait izan da”.