Protestak iragarri dituzte Ibar Nagusien Etxea bota ez dezaten »

Peru Azpillaga
Ibar Nagusien Etxeak zutik dirau oraindik, Getxon. Auzokideek duela berrogei urtetik baino gehiagotik erabiltzen duten eraikina bota ez dezaten, Itzubaltzetako Plataformak mobilizazioak iragarri ditu azarotik aurrera.

Bilboko Udalak isunak jarriko ditu espaloian bizikletaz ibiltzeagatik »

Peru Azpillaga
Bilboko Udalak orain dela zazpi urte abiatu zuen Bilbobizi, bizikleten mailegu zerbitzu publikoa. Geroztik, haziz joan da egitasmoa. Gero eta erabiltzaile gehiago ditu, eta bizikletak hartzeko geltokiak ere ugaritu egin dira.

Defentsarako bigarren aukera »

Eider Mugartegi

Fronteak egonkortzearekin batera, lehen lerroko defentsaz gain, bigarren defentsa lerroa osatzen hasi ziren faxismoaren aurkako indarrak 1936ko urrian. Bilboko Burdin Hesia bezala izendatutako defentsarako instalazioen ondoren, atzeragoardian egindako defentsarako proiekturik handiena izan zen bigarren lerro hori. Kilometrotako lubaki eta alanbre lerroez gain, hormigoizko hemeretzi metrailadore habia, tunelak, bideak eta komunikazioetarako instalazioak prestatu zituzten.

Herri lanak bultzatuko ditu Bizkaiak, 96 milioi eurorekin »

Natalia Salazar Orbe
Bizkaiko Foru Aldundiak inoizko aurrekonturik handiena izango du 2019an. Denera, 1.253,3 milioi euro kudeatuko ditu, aurten baino 58,6 milioi gehiago. Sailez saileko xehetasunak datorren astean aletuko badituzte ere, ildo nagusietako batzuk zehaztu dituzte asteon Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen diputatuak.

Harrerak baditu milaka aurpegi »

Ekainean sortu zen Bilboko Auzoetako Harrera Sarea, «instituzioen baliabide faltaren aurrean» Bilbora heltzen diren migranteei harrera duin bat eskaintzeko helburuarekin. Uda osoa lanean eman ostean, proiektua deszentralizatzea erabaki dute; Bizkaia harrera eskualde bilakatzea. - Irakurri gehiago...

Feministon Herria izango da Bilbo »

Aitziber Laskibar Lizarribar

Emakumeak antolatzen ari dira, gero eta gehiago. Auzoz auzo, herriz herri, feminismoa indar hartzen ari da. Hausnarketetan sakontzen, eta ekiten. Aliantzak sortzen. Herri mailan, herrien artean, eta mundu mailan ere bai. Bilbo da, egunotan, horren adierazgarri. Emakumeen Mundu Martxak XI. Nazioarteko Topaketak egin ditu asteon Bizkaiko hiriburuan, eta munduko 42 herrialdetako 130 emakumetik gora batu dira etorkizun feminista bat marrazteko bidean aurrera egiteko helburuz.

Bilboko euskaltegi guztiek agenda bateratua kaleratu dute »

Aitziber Laskibar Lizarribar
AEK eta Bai & By. Labayru, Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra. Deustuko Unibertsitateko euskaltegia. Ulibarri. Mikelats eta Juan Mateo Zabala. Mondragon Lingua. Bilbon guztiak, euskara irakastea helburu duten ikastetxeak denak.

Txartel bakarra bideragarri den aztertzeko eskatuko dute Batzar Nagusietan »

Aitziber Laskibar Lizarribar
“Barik txartela, bere garaian, urrats bat izan zen Bizkaiko garraiobide publiko gehienetan erabil zitekeen euskarria izan baitzen”, aitortu du Txartel Bakarraren eta Garraio Sistema Publiko Bateratuaren Aldeko Bizkaiko Foroak.

Duintasun aldarri ozena »

Diktaduran frankismoak egindako krimenak argitzeko justizia, egia eta erreparazioa eskatzen ari dira hainbat elkarte. Goldatu diktadurako preso eta errefuxiatuen elkarteak bultzatuta Argentinan aurkeztu dituzte kereilak hainbat erakundek. Azkena, Berrizko Udala izan da. Inpunitateari aurre egiteko beharraz mintzatu da elkartea. - Irakurri gehiago...

Karrantzako Udala eta Bizkaiko Ur Partzuergoa, akordioa lortu ezinik »

Peru Azpillaga

Urteak daramatzate akordioa lortu ezinik Karrantzako Udalak eta Bilbo Bizkaiko Ur Partzuergoak. Bizkaiko beste udalerri batzuk bezala, Karrantza ez dago partzuergoak kudeatzen duen sarearen barruan, eta, egun, udalaren esku dago bai kontsumo uren bai saneamendu sareen gestioa. Horregatik, bai udala eta bai Bizkaiko Diputazioa hitzarmen bat egitearen alde azaldu dira. Alde, baina ez ados; hain zuzen ere, behin partzuergoan sartuta abeltzainek uragatik ordaindu beharko luketen tarifa bilakatu baita hitzarmena egiteko oztopo nagusia.