2015etik 500.000 euroren galerak pilatu ditu Bilboko zezen plazak »

Peru Azpillaga
1962. urtean eraiki zen Bilboko Vista Alegre zezen plaza, hain zuzen ere, aurrekoa erre egin zelako. Zezen plazetako giroa famatua izan da beti, eta kronikariek ezin hobeto islatu izan dute hori. Bilboko plazan, ordea, Aste Nagusiko egunak kenduta, isiltasuna da nagusi urte osoan.

Ibilaldia oroimenetik »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Hiri eta herri gehienetan daude gertakari zein pertsona ezagunak gogoan hartzeko monumentuak edo plakak. Herritarren oroimen kolektiboan eragitea dute helburu, eta espazio publikoan toki egiten zaie horregatik. Adituen arabera, memoria kolektiboaren eraikuntzan eragin nabarmena dute hirietan jarritako sinboloek, monumentuek eta kale izendegiek. 1936ko gerraren ondorengo frankismo aldian erabateko garrantzia izan zuten eraikuntzak horiek, eta, hain zuzen, garai horiekin zerikusia duten monumentuak ezagutzeko MemoriTourrak antolatu ditu Gernikako Bakearen Museoak.

Sinergiak sortzeko topagunea »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Bakarka edo taldean, gazte zein heldu; gero eta gehiago dira bideo jokoetan aritzen direnak. Aisialdirako ala heziketarako izan, gizartean gero eta toki gehiago hartzen ari dira. Baina, kalean bezala, sektorean hedatzeko zailtasunak ditu euskarak bideo jokoen eremuan ere, joko gehienetan erdarazkoak baitira komunikazio kanalak. Errealitatea aldatzeko lanean ari dira hainbat eragile, ordea, eta horren lekuko da Jokoteknia, bihar Bilboko Azkuna zentroko Bastida aretoan egingo den topaketa: Bizkaiko hiriburuan euskara hutsean egingo den lehen jardunaldia da biharkoa.

Lamiakoko kaleak mitologiaz blaituko dira maskarada ospatzeko »

Peru Azpillaga
“Herri bat gara gu, eta hau gure historia eta gure ohiturak dira”, errepikatzen du Ieltxuk behin eta berriro, gaua heldu eta suaren inguruan dantzan egiten duen bitartean. Lamiakoko Maskaradari amaiera emateko antolatutako akelarrea da.

Eraikin hutsari bizitza komunala eman nahian »

Joan den hilabetean, Gernikako erdigunean dagoen etxebizitza bloke bat okupatu zuten Egurre Gazte Asanbladako kideek. Eztena izeneko proiektuak era integralean erantzun nahi die herriko gazteek zein langileek dituzten beharrizanei. Ertzaintzaren esku-hartzearen ostean, kolokan dago proiektua. - Irakurri gehiago...

Birziklatzearen sarea josten »

Nerea Bedialauneta Alkorta

Baxurako arrantzaleek erabiltzen dituzten sare soberakinei bestelako erabilpen bat ematen aritu dira Ondarroako saregileak. Gordeta dituzten eta erabilgarriak ez diren zatiekin, izan ere, erosketetarako poltsa berrerabilgarriak egin dituzte herrian geratzen diren azken bost saregileek. Zaborrik onena sortzen ez dena dela esaten du esaera zahar batek, eta buru-belarri aritu dira horretan Josune Badiola, Maite Burgoa, Garbiñe Garalde, Maria Jose Aramaio eta Guruzne Badiola. “Daukagunarekin aritu gara egiten poltsak. Garrantzitsuena birziklatzea denez, soberan ditugun sare zatiak erabili ditugu honetarako”, adierazi dute.

Bestelako hiriburua jomugan »

Bizkaiko hiriburuko auzo elkarteen federazioak bultzatuta, 180 elkarte, plataforma eta sindikatu baino gehiago elkartuko dira bihar, Bilbon, ‘Bestelako Bilbo posible da. Kalea ez da isilduko’ goiburupean egingo den manifestazioan. 12:00etan abiatuko da protesta, Plaza Eliptikotik. - Irakurri gehiago...

Loiuko aireportua handitzeko aukera mahai gainean du Aenak »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Loiuko aireportuak azkenaldiko hazkunde “ikusgarriaren” bidetik jarraitzen badu, aireportua handitzeko prest dago Aena. Hala adierazi du Jaime Garcia-Legazek, aireportuaren kudeaketaz arduratzen den taldeko presidenteak.

Elikagaien banaketa duintzeko gune finkoa irekiko dute Bilbon »

Peru Azpillaga

1995ean ekin zion bere jardunari Bizkaiko Elikagaien Bankuak. Gizartearen egituraketa dela eta, asko dira oso baldintza kaskarretan irauten duten pertsonak. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan ia 385.000 herritar —hots, biztanleen %17,6— txiroak dira edota gizarte bazterketan erortzeko arriskuan daude EAPNren (Pobreziaren eta Giza Bazterketaren aurka egiteko Europako Sarearen) azken ikerketaren arabera. 2017an, gizarte-bazterkeria tasa %2,3 hazi zen, eta, azken urteotan, batez besteko errenta pertsonala %6,8 murriztu da.

Zahar hitzen jakintza berrituak »

Peru Azpillaga

Esaera zaharrak dira herri baten jakintza kolektiboaren adierazgarri argiena. Bizitzan zehar ikasitako irakaspenak; mendez-mende eta ahoz aho, belaunaldi batetik bestera helarazitako ikasbideak: Asko balio baitu indarrak, baina are gehiago buru azkarrak!.

Esaera zaharrek, gainera, herri baten kulturaren eta ohituren berri ematen dute, denboraren poderioari aurre eginez. Arbola, landa, eliza, gure arbasoen bizimoduaren adierazgarri dira, baina baita taberna, astoa, otsoa, ardoa edota jokoa ere. Gaur egun, ordea, gero eta ahaztuago daude esaerak.