Puro Bollo

Asteartean hasi zuten jaialdia, eta egitarau zabala prestatu dute gaurko eta biharko.

Gaur

18:00. Bollo bertso saioa. Amaia Agirre, Maider Arregi, Saioa Alkaiz eta Ainhoa Aranbururen eskutik. Urkiola tabernan. Sarrera librea da.

21:00. Antzezlan laburren emanaldia: Solita, Anarkia Relacional eta Si alguien pronunciara tu nombre. Saio bakoitzak lau euro balio du. Hirurak ikusteko sarrerak hamar eurotan eskura daitezke. Gorte kaleko 29. zenbakian egingo dituzte emanaldiok.

Bihar

12:00. Ikuspegi sortzaile eta artistiko batetik egindako Bizkaiko mugimendu lesbikoaren azalpen kronologikoa egingo du Udane Herferrek, Karmelan.

13:00. Antzerkia lesbiko bilakatu hitzaldia, Magda de Santo eta Alicia Casadoren eskutik. Karmelan.

14:00. Sorrera prozesuak aztergai izango dituzte M. S. Calderon, Andrea Corrales, Belen Cruz, Mila Espiga eta Laia Lloretek. Karmelan.

15:00. Bazkaria Karmelan. Menu beganoa izango da. Izena eman behar da aurretik.

16:30. Bazkalondoan, proiektu berrietara irekitako gunea bihurtuko da Karmela.

17:00. Sokak eta lumak ikuskizunean poesia eta musika uztartuko dituzte Idoia Carramiñanak, Haizea Murgiak eta Lo Sosa Guedesek. Karmelan egingo dute saioa.

18:00. Lesbofoniak poesia eta perkusio ikuskizuna: Ixa Blanco, Sokole eta Sare Lesbianistaren eskutik. Karmelan.

18:30. Flamenkoa, Safo Eskolaren eskutik. Sormen tailerra eta inprobisazioa. Karmelan.

19:00. Si alguien pronuncia tu nombre performancea. Karmelan.

21:00. Penkoletas Sisters Feminista Showa. Hika Ateneoan egingo da kontzertua eta leku mugatuak egongo dira. Sarrerak bost eurotik aurrera eskura daitezke, Hika Ateneoan bertan.

00:00. Festa batekin emango diote amaiera jaialdiari, Badulaken. Peskadilleis arduratuko dira musika jartzeaz.

Ia ikuskizun guztietan ikus-entzuleen borondatea eskatuko dute sarreren ordain gisa. Salbuespena Penkoletasen kontzertua eta mikroantzerkiak izango dira. Lau eta bost euro ordaindu behar dira sarrerak.