Ekitaldi batzuk

Urriak 28

Txangoa. Txangoa Gasteizko Salburura hegazti migratzaileak ikustera, Bilbo Zaharrak antolatuta.

Urriak 30

Aho-belarri berbodromoa. Deustuko Unibertsitatearen klaustroan, 14:00etatik 15:00etara.

Azaroak 5

Botaba. Euskal esamoldeen erronka. Instagram bidez egingo den lehiaketa, Labayruren eskutik.

Azaroak 6

Elikadura burujabetza. Mahai ingurua 19:00etan, Kafe Antzokian.

Azaroak 7

‘Errukiaren saria’. Poesia eta musika, Bilbo Zaharra Forumen barruan. Iñaki Irazu eta Patricia Aller. 19:00etan, Euskaltzaindian.

Azaroak 8

‘Otto Pette’ 25 urte. Angel Lertxundi eta Jorge Gimenez, 19:00etan, Euskaltzaindian. Bilbo Zaharra Forumen ekitaldia.

Azaroak 9

San Martin jaia. Egun osoan, hainbat euskaltegitan.

Azaroak 9

Mendi txangoa. Pagasarriko mendi magaletatik txangoa. 10:15ean, Kobetako parkean.

Azaroak 16

‘Arkatzprest-Arkatzbizi’ tailerra. Egunerokoan erabilgarri diren testuen lanketa. 17:00etan, Bilboko Bai & By zentroan.

Azaroak 16 eta 17

Barnetegitxoa Arantzan. Indautxu eta Iralako AEK-k antolatuta, barnetegi laburra Nafarroan.

Azaroak 16, 17 eta 18

Asteburua Gorozika barnetegian. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, doan izango da bertako ikasleentzat.

Azaroak 20

‘Euskara ikasleen mintzaplaza’. 11:00etan eta 19:00etan, Kafe Antzokian eta inguruetan.

Azaroak 21

Lagun artean kantari. Anje Duhalderekin, 19:00etan, Kafe Antzokian.

Azaroak 27

Berbagunea. Azkuna zentroan, Ulibarri euskaltegiaren eskutik.