81. urteurrena

Faxistek Gernika bonbardatu zutela 81 urte diren honetan, Gernikako elkarteek gertakari hori gogora ekartzeko ekitaldi sorta bat antolatu dute elkarlanean. Besteak beste, Gernika Batzordea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Lobak, Gernika Garretan, Arrano, Sare Gernika eta Ipes elkarteek prestatu dute egitaraua.

Apirilak 20

2037 Memoriaren mapa. Lobak elkarteak egitasmoa aurkeztuko du, 19:30ean Elai Alai aretoan.

Apirilak 23

Eztabaida.Guernica Gernikara’ jarduerari buruzko eztabaida kolektiboa, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin.

Apirilak 24

Solasadia. Gerrak hemen hasten dira goiburupean, hitzaldia eskainiko dute Ignacio Robles armagintzaren aurkako suhiltzaileak eta Nati Oliveiro Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak, 19:00etan Astran.

Zine kluba. Land Of Mine filmaren emanaldia Lizeo antzokian, 20:30ean.

Apirilak 25

Mahai ingurua. Josu Ibargutxi Frankismoaren krimenen aurkako Platamorako kideak, Amagoia Gurrutxaga BERRIA egunkariko kazetariak eta Maria Gonzalez EHUko komunikazio irakasleak parte hartuko dute Astran 19:00etan egingo den solasadian.

Zine Kluba. La decisión del rey pelikularen emanaldia Lizeo antzokian, 20:30ean.

Apirilak 26

Lau minutuko geldiunea. 15:45ean hasita, 1937ko erasoan entzun zen Astrako sirena aktibatuko dute Gernikako ikastetxeetako gazteek.

Kontzertua. Marala Trioren emanaldia, 19:30ean.

Ibilbidea kandelekin. 21:00etan, Foruen plazatik.

Apirilak 28

Gernika-k Gernikan’. Gernikako graffittigile eta sortzaileen murala, 10:00etan.

Ibilbidea. ’81 urte espetxez espetxe’ oroimen ibilbidea, 12:00etan Foruen plazatik abiatuta.

29585 gaua. El grito de Guernica filmaren proiekzioa 21:30etan, eta, ondoren, kontzertuak: Marala Trio, El Txefa eta Kool Things.