Batu litzaketen egoitzak

Bizkaiko Foru Aldundiak dituen egoitzetatik hemeretzi batu eta berrantolatzeko aukera mahai gainean du aldundiak:

1. Rekalde zumarkalea, 18. Aldundiaren jabetzakoa da. 2.348 metro koadro ditu, eta Enplegua, Gizarte Inkusioa eta Berdintasuna Sustatzeko saileko eta Garraioa, Mugikortasuna eta Hirigintza saileko 75 langile aritzen dira bertan.

2. Foru inprenta. 1.716 metro koadro dituen egoitza hori aldundiaren jabetzakoa da. Aita Larramendi kaleko 1 eta 3 zenbakietan dago. 15 langile daude.

3. Ugasko. 7.631 metro koadroko egoitzan 349 langile ari dira: Gizartekintzako eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko saileko langileak. Aldundiaren jabetzakoa da.

4. Bilbo-Galdakao bidean. Bilbotik Galdakaorako errepidearen 18. zenbakian 5.257 metro koadroko egoitza du aldundiak, jabetzan. Egun ez da erabiltzen aldundiaren lanetarako.

5. Delclaux eraikina. Rekalde zumarkalearen 30. zenbakian dago, 13.048 metro koadro ditu, eta aldundiaren jabetzakoa da. 214 langile aritzen dira bertan.

6. Kanariar irlak, 21. 2.302 metro koadroko egoitza du, jabetzan. Azpiegiturak arloko 79 langile hartzen ditu.

7. Kirolaren Etxea. Jose Maria Eskurtza kalearen 16. zenbakian 3.307 metro koadro ditu jabetzan; ez da aspaldian erabiltzen.

8. Zorrozgoiti, 21. Aldundiaren jabetzakoa da 1.229 metro koadroko egoitza. Ez da aldundiaren lanetarako erabiltzen.

9. Etxe Berdea. Merkataritza Ganberaren egoitzak 1.094 metro koadro ditu Rekalde zumarkaleko 50. zenbakian. Utzia diote aldundiari, eta Administrazio Publikoko eta Harreman Instituzionaletarako 31 langile aritzen dira.

10. Mazarredo, 63. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko saileko 24 langile aritzen dira aldundiak jabetzan duen 766 metro koadroko egoitzan.

11. Marcelino Oreja, 3 eta 5. 975 metro koadroko egoitza transferitua du, eta Gizarte Ekintzako 26 langile aritzen dira bertan.

12. Automobilen gordelekua. Iparragirre kalearen 46. zenbakian 575 metro koadroko egoitza du aldundiak, jabetzan. Ibilgailuak godetzen ditu bertan, eta Administrazio Publikoko eta Harreman Instituzionaleko 46 langile hartzen ditu.

13. Kale Nagusia, 44. Garbikerreko 16 langile aritzen dira 339 metro koadroko egoitza horretan. Jabetzan du aldundiak.

14. Kanariar Irlak, 19. 1.230 metro koadroko egoitza alokatua du aldundiak. Interbiakeko 35 langile aritzen dira bertan.

15. Madariaga etorbidea, 1. Alokatua du 1.380 metro koadroko egoitza hori. Iraunkortasuna eta Inguru Naturaleko zein Basalaneko 24 langile aritzen dira.

16. Agirre Lehendakaria, 9. 2.000 metro koadroko egoitza, alokatuta. Iraunkortasuna eta Inguru Naturaleko 95 langilek egiten dute lan bertan.

17. Uribitarte, 15. Gizarte Ekintzarako egoitza horrek 991 metro koadro ditu. Alokatua du.

18. Lesundi, 14. Gizarte Ekintzako 46 langile hartzen ditu 1.760 metro koadroko egoitza horrek. Alokatuta dago.

19. Nicolas Alkorta, 4. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko saileko 50 langile aritzen dira foru aldundiak alokatua duen egoitza horretan. 1.900 metro koadro ditu.