Animakom Fest

Egitarau ofizialetik kanpo, asteartean hasi zituzten Animakom Fest jaialdiaren barruko saioak. Gaurtik igandera bitarterako hainbat ikuskizun eta jarduera prestatu dituzte, eta hilaren 18 eta 19an ere egingo dituzte saio batzuk.

Gaur

11:00. Joy Batchelor ilustratzaile, gidoigile, zuzendari eta ekoizle zenari buruzko atzera begirakoa. Arte Ederren fakultatean, Leioan.

18:00. Ikasleek egindako filmen lehiaketaren emanaldia, BBF Bilbao Berrikuntza Faktorian.

19:30. Profesionalek egindako film luzeen lehiaketaren emanaldi bat. BBF eraikinean.

21:00. Animakom sariaren banaketa. Joy Batchelorri (1914-1991) emango diote. Bibianne Halas alabak jasoko du. Animal Farm film luzearen emanaldia ere egingo dute. BBF eraikinean.

22:30. 2017ko Annecyko jaialdiko lanik onenen lagin bat ikusteko aukera emango du Animakom jaialdiak. BBF eraikinean.

00:00. Film labur zoro eta alternatiboentzako tartea zabalduko dute Krazykom atalean. BBF eraikinean.

Bihar

11:00. Esku-argiekin animazioa egiteko tailerra. Campos Eliseos antzokiko Cupula aretoan.

18:00. Ikasleen filmen lehiaketa. BBF eraikinean.

19:30. 2017ko Zinebi jaialdiko emakumeen lanen emanaldia. BBF eraikinean.

21:00. Profesionalek egindako film laburren lehiaketa. BBF eraikinean.

22:30. Sari banaketa. BBF eraikinean.

00:00. Amaiera ekitaldia. BBF eraikinean.

Etzi

12:00. Annecyko jaialditik iritsitako umeentzako emanaldia. Otxarkoagako udaltegian.

18:00. Panorama sailaren barruan, film labur zoro eta alternatiboen emanaldia. BBF eraikinean.

20:00. 2018ko Animakom Fest jaialdiko sariak.

Apirilaren 18a, asteazkena

19:30. Joy Batchelor zuzendariari buruzko atzerabegirakoaren errepikapena. BBF eraikinean.

Apirilaren 19a, osteguna

19:30. Joy Batchelor zenari buruzko atzerabegirakoa errepikatuko dute, berriz, Bilbao Berrikuntza Faktoria eraikinean.