Programa

Asteazkenean hasiko da zinemari eta zientziari buruzko zikloa, Azkuna zentroan, eta martxoaren 21a bitarte film emanaldiak izango dira asteazkenero. Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan emango dituzte, gaztelaniazko azpidatziekin, E.T. eta The Martian ezik: euskarazko azpidatziak izango dituzte horiek.

Otsailak 14, 19:30

‘Interstellar’ (AEB, 2014). Cristopher Nolan zinema zuzendariak ekoitzi zuen filma. Pedro Miguel Etxenike EHUko katedradunak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroko zuzendariak egingo dute pelikularen aurkezpena.

Otsailak 21, 19:00

‘Arrival’ (AEB, 2016). Denis Villeneuverek ekoitzi zuen pelikula. Itziar Laka linguista eta EHUko katedradunak egingo du filmari buruzko aurkezpen hitzaldia.

Otsailak 28, 19:00

‘The Day the Earth Stood Still’ (AEB, 1951). Robert Wisek egin zuen lana. Amaia Eskisabel farmazia teknologiako ikertzaile eta Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendariak egingo du filmaren aurreko solasaldia.

Martxoak 7, 19:00

‘E.T. The Extra-Terrestial’ (AEB, 1982). Steven Spielberg zinema zuzendariaren pelikula sonatua emango dute. Ruth Lazkoz kosmologo eta EHUko irakasleak aurkeztuko du filma.

Martxoak 7, 21:00

‘Alien’ (AEB, 1979). Beste film bat erakutsiko dute 21:00etan: Ridley Scotten Alien. Naia Pereda fisikariak egingo du aurkezpena.

Martxoak 14, 19:00

‘The War of the Words’ (AEB, 1953). Byron Haskinek ekoitzi zuen lana, eta Txomin Romero informatika ingeniari eta DIPCko zuzendariak egingo du filmaren aurreko solasaldia.

Martxoak 21, 19:00

‘The Martian’ (AEB, 1982). Ritley Scotten izango da zikloan eskainiko den azken pelikula. Agustin Sanchez-Lavega astrofisikari eta EHUko katedradunak egingo du filmaren aurkezpen mintegia.