Off Bilboloop

Jaialdian emango dituzten kontzertuez gain, bestelako hainbat jarduera prestatu dituzte Off Bilboloopen barruan.

Argazki erakusketa

Azaro osoan. Imanol Aldonzak aurreko jaialdiko kontzertuetan egin zituen argazkien erakusketa jaso dute Ambigu tabernan. Azaro osoan izango dute bertan, nahi duenak ikusi ahal izateko.

Diseinatzaileen lanak, eskura

Design Room X Resa. Blas de Otero unibertsitate egoitzako logelak denda bihurtuko dituzte. Bertan, diseinatzaile handien lanak aurkituko dituzte salgai bisitariek. Artea, talentua eta sormena bultzatzen dituen egitasmoa 12:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, bihar. Jaialdiaren kutsuari eutsita, kontzertuak ere egingo dituzte bertan: Betacam ariko da 13:00etan, eta Bearoid, 18:00etan.

Aftershow partys

Shake aretoan. Kafe Antzokian egingo dituzten jaialdiko kontzertuak bukatu ostean, DJ saioak egingo dituzte Shake aretoan, bihar. 01:00etan emango diete hasiera saioei.