Marabilli Sormen Festibala

Marabilli jaialdiak denetariko kultur adierazpenak hartuko ditu igandera bitartean.

Oatirala, urriak 6
16:00. Barnetegian, gela batean, ondarroarrek egindako film laburren proiekzioak (buklea, lau ordutan) eta beste gela batean, Pink Floyden The Wall filmaren bertsio originala ondarroar azpitituluekin.
19:00. Kofradia Zaharrean, Ondarroako Olatukantu gazte abesbatza (Zuzendaria: Yolanda Loira). Ondoren, Xurxo Souto idazle galiziarraren ipuinak: Contos do Mar de Irlanda (Ronck Alleko ipuinak).
19:00. Ttek elektrotxaranga ibiliko da Zubi Zaharretik abiatuta, kalerik kale.
20:30. Bide Onera zineman, Nire sekuentzia kuttunak, Asier Altuna zuzendari bergararrarekin. Sarrera: 3 euro.
20:45. Musika Plazan: Unanue udal musika eskolako konboa.
21:00. Musika Plazan, Joseba Irazoki eta Antxon Uskola: musika margotua edo margo musikatuak.
23:00. Beikozinin kontzertua: El Gancho Sonidero DJak (Zaragozatik) eta Amparanoia. Sarrerak agortu dira jada.

Larunbata, urriak 7
11:00. Diana herriko txistulariekin, kalerik kale, Atxe Pirariraino.
11:00. Atxe Piraritik Musika Plazara, Manez ibilaldi musikatua (Behenafarroa kaletik).
11:30. Ibaiondotik, erraldoi eta buruhandien kalejira (Zubi Zahar herri ikastolaren 50. urteurrena) herriko txistulariekin eta Bizkaiko gaiteroekin.
12:00. Jose Mari Argoitia manuelistari omenaldia, Goiko zineman.  Juan Carlos Perez, Jose Garate eta lagun gehiagoren arteko solasaldia egingo dute.
12:00. Gaztetxetik, IV. Igoera Bertikala Tontorramendira. Izena ordu erdi lehenago eman behar da.
13:00. Zubi Zaharretik, kalerik kale, Ttek elektrotxaranga.
13:00. Erraldoi eta buruhandien topaketa Itsasaurre plazan.
13:00. Marabilli jan! esperientzia gastronomikoa herriko lau sukaldariren eskutik. Bakoitzak Aitzol Aramaioren lan bat hartu du oinarri bere jakia sortzeko: platera, pintxoa zein koktela.  Itsasaurre plazan.
17:30. Ttek elektrotxaranga Barratik Kofradia Zaharrera.
18:00. Unanue Kamara Korala, Kofradia Zaharrean. Ondoren, Bernardo Atxagaren hitzaldia: Gogoeta harri baten gainean.
19:15. Ixura taldea, Bide Onera zinemarako sarreran.
19:30. Abante zina Aitzol! ekitaldia Bide Onera Zineman: Pablo Iraburu, Migeltxo Molina eta Igor Otxoaren Elkarrekin together filma. Sarrera: 6 euro.
22:00. Jose Mari Argoitiari omenaldia: Argoitia tribute. Zubi Zaharraren aurrean. Unanue Musika Eskolako ikasleen eskutik. Marea gora eta Lo egin! abestiak kantatuko dituzte. Dantzartekoek dantza egingo dute Moilako balkoietan.
23:00. Elepunto Dj eta Zea Mays, Beikozinin. Sarrera: 12 euro. Salgai daude, aurretiaz, Zurrumurrun.
00:00. Los Zopilotes Txirriaos, Gaztetxean. Sarrera, 3 euro. Salgai daude, aurretiaz, Zurrumurrun.

Igandea, urriak 8
12:00. Oskar Alegriaren Emak bakia filma,  Bide Onera zineman.
12:30. Ondarroa eta Lekeitioren arteko bertso desafioa, Zubi Zaharraren aurrean.
17:00. Dabide Cabaleiroren Sitio distinto filma, Bide Onera zineman. Ondoren, Josu Goikoetxearen Aterabidetik dispertsiometraia, Sare Gernikaren eskutik. Sarrera, 3 euro.
19:30. Antzerkia, Beikozinin: Hozkailua, Artedramaren eskutik. Sarrera, 5 euro. Salgai daude, aurretiaz, Zurrumurrun eta Beikozinin.