JARDUERETAKO BATZUK

Film luze eta laburren zein dokumentalen emanaldiak, erakusketak, eta jarduera berritzaileak dakartza aurtengo Santurzine jaialdiak.

Gaur

22:00. Hainbat lanen emanaldia egingo dute Sound Placen.

Igandea

18:00. Marisa en los bosques film luzearen emanaldia. Carmen Mayordomo aktorea ere bertan izango da. Nunca pasa nada film laburra emango dute lehenago. Oriol Jauregian.

Irailak 21

18:00. Ekaj film luzearen emanaldia, Kresala aretoan. Cati Gonzalez zuzendaria, Amnesty Internationaleko ordezkariak eta Santurtziko LGTBI elkartea han izango dira.

Irailak 22

22:00. Hainbat filmen emanaldia, Miramarren.

Irailak 23

20:30. Zinema festa itsasoan. Zeharkaldia egingo dute itsasadarrean, Txinbito ontzian. 15 euro ordaindu behar da.

Irailak 24

13:00. Tacoma taldearen kontzertua, Wagonen.

Irailak 28

20:30. Pintxo-pote itsua, Maisu jatetxean.

Irailak 30

22:00. Hainbat filmen emanaldia, Harolden.

Urriak 4

11:30. Ibiltariak saioa, Skan.

Urriak 5

18:00. Ben Sharrocken Pikadero filmaren emanaldia, Skan. Lander Otaola aktorea bertan izango da. 20:30ean, beste emanaldi bat egingo dute.

Urriak 6

22:00. Hainbat filmen emanaldia.

Urriak 7

21:30. V. Santurzine jaialdiaren itxiera gala. Anabel Alonsori emango diote Serantes saria. Ska aretoan egingo dute saioa.

Urriak 11

11:00. XS gala. Santurzine XS tailerrean, LHko seigarren mailako ikasleek egindako film laburren emanaldia, Ska aretoan.